Mundu zabalean | 2017ko Martxoaren 23a

Panama Papers eskandalak urtea betetzen

M.L.

Heldu den apirilaren hiruan urtea beteko da agertu zirela Panamako Mossack-Fonseca abokatu bulegoko dokumentuak. Egun hartan 11,5 milioi erreferentzia agertu zituen 380 munduko kazetarik osatzen duten kontsorzioak. Ordukotzat bazukeen urtea bederen dokumentu horiek helaraziak zizkiotela John Doe's ezizenarekin izenpetzen duen alerta joileak. Hain zuzen duela gutxi gutun berri bat helarazi die kazetariei eskertuz egin duten plazaratze lan erraldoiarentzat. Baieztatu du baitezpadakoa dela seg

Mossack-Fonseca gabinetea

Jurgen Mossack sortzez alemana den abokatuak sortu zuen gabinetea bere izenean 1976an. Hamar urte berantago bat egin zuen Fonseca Mora izeneko panamar abokatuarekin, ordutik aholku gabinetea bien izenarekin ezagutua da eta Ofxor deretxoan berezitua. Igela laster idi bilakatu zen, M-F sozietateak badituenaz gain berrogei bat bulego mundu osoan irekiak. Ez du parerik parabisu À¯'¬'skaletan sozietateak irekitzeko. Baina ez da bakarra sail emangarri horretan, munduko laugarren sozietatea baizik ez da. Eskandala plazaratu eta bi egunetara Panamako polizak miatu zuen M-F-ren egoitza, geroxeago miatua dute Ekuadorreko bulegoa. Izenak agertzearekin Mossack eta Fonseca diskretukiago bizi dira oraino. Munduan irekiak dituzten 40 bulegoetatik bederatzi hetsi dituzte, hala nola Perukoa, Herbeheretakoa eta Suitzakoa. Joan den otsailaren 9an bi buruzagiak preso emanak izan dira diru beltzaren zuritzaile akusapean.

Botere publikoen ihardukiera

Eskandalak mundu osoa hunkiturik ere, Nazio Batuen Erakundeak ez du erabaki berezirik hartu. Panamako gobernuak M-F gabinetea auzitan ezarri du, eta hitzeman du epe motzean bere eremuetan dituen bankuen segeretua altxatuko duela. Famatua den Delaware Ameriketako mikro-estatuan hasi dira plazaratzen han aterbetuak diren offshore sozietate guzien buruzagien izenak, Barack Obama aitzineko presidenteak beharturik. Ipar Euskal Herrian bezalatsuko jendetza, baina hemen baino 34 aldiz eremu handiagoa duen Islandia hunki zuen zuzenean Panama Papers (PP) eskandalak. Berak ofxor sozietate bat M-F gabinetearen bidez irekia zuela atera baita, lehen ministroak kargua utzi zuen. Justizia zerbitzuek indartu dute zerga-ihesaren borroka. Erresuma Batuan 85 presuna eta sozietate-buru ikerketa pean ezarriak izan dira. Frantzian sortu berria den Parquet National Financier, estatuko À¯'¬'nantza prokuradoretzak 28 miaketa burutu ditu eta sesiarazi hamar banku-kontu, orotara 22 sozietate-buru edo partikular emanak ditu ikerketapean. Jakina denez, Frantzian buxeteko ministerioak bere aldetik lasterkatzen ahal ditu fraudelari À¯'¬'skalak, eta, negoziatzen ditu isunak justiziari deus parterik eman gabe. Horrela PP eskandalan agertu zerrendatik 560 fraudegile identiÀ¯'¬' katu ditu, haiekin pausuki negoziatzen hasia da isunentzat. Ofxor sozietateak sortu dituzten bi sozietate larrik behako bat merezi dute aste honetako HERRIAn: Société Générale bankua eta Autajon kartoinak fabrikatzen dituen enpresa.

Société Générale parabisu À¯'¬'skaletan igeri

SG, hara parabisu À¯'¬'skalen geograÀ¯'¬'a osoki menperatzen duen bankua. 1977tik 2015eraino 979 ofxor sozietate sortu ditu, Panaman nola ez, Seychelles edo "iles Vierges Britaniques" ugartetan. Horietatik anitz hetsi ditu, baina 2012an bazituen oraino 236 bizirik. Duela bi urte Senatuak ireki zuen ikerketaren kari, Frédéric Odea SG-ko buruzagiak deklaratu zuen bankuak ez zuela gehiago aktibitaterik parabisu À¯'¬'skaletan. Urte bat berantago zenaturrek berriz deitu zuten, PP eskandalak erakusten zuelako bazirela oraino 60 ofxor sozietate, SG-ek sortu bi fundaziori lotuak. Frédéric Odeak beldur izpirik gabe ihardetsi zuen bankuak ez zuela zuzeneko loturarik sozietate horiekin. Gauza kuriosa, frantses senatuak erabaki du buruzagiaren sinestea, erdiz erdi gezurrean atzemana izanik ere.

Autajon sozietate promenatzailea

Autajon, hara Montélimar-en sortua den sozietate bat 1964an. Kartoinezko azalak egiten ditu. Gérard deitzen den sortzailearen semeak sekulako hedadura eman dio enpresari. Europan, Ameriketan eta Xinan ere adarrak irekiak ditu. Familiako enpresa egonez mundu osora hedatzen ditu hegalak. Pentsa, Montelimar-en ireki enpresak 300 langile baldin baditu, bestalde zabaldu entitate guziak konda 4.000 langiletara heltzen gara. Afera zifra orokorrak 560 milioi euro kondatzen ditu, urtean 4,5 milioi kartoinezko azal ekoizten dute eta 17 milioi etiketa. Bazukeen menturaz urte parrasta bat Suitzan beroki gorderik ezarriak zituela Autajonek 21 milioi euro. Suitzako bankuen inguruan susmoak berotzen hastearekin edo, hona non 2013an munduko itzulia egiten hasten duen kapital horrek. Hong-Kongen sartzen da HSBC bankuan "for ever Unity" sozietatearen kontuan. Baina, laketu gabe dirutza badoa Asiatik Bahama uhartera. Sar-jali hutsa han eta hona dirutza itzultzen dela Europara, He rbehere edo Holandan sartzen da izen berarekin baina ING bankuan. Azkenean hor ere ez da laketzen eta joaiten da Luxenburgora. Beti izen bera dauka baina Crédit Suisse bankuan. Kapital-gorde horren mugimendua ari delarik, hona Gérard Autajonek hesten duela Sarthe departamenduan Bopak izenarekin etiketak fabrikatzen zituen inprimeria. 36 langile lanik gabe emanak dira. Hauek enpresa-burua auzitan ezarri eta laster hartu zuten Panama Papers eskandalaren berri. Eta auzitegiko epaileek ere bai; enpresa kondenatu dute langile bakoitzari 20.000 euro kalte-ordain pagatzera.

Ofxor arartekolariek lan bat eta bi soldata

Iheskada À¯'¬'skal erraldoi horrek estatuak pobretzen baldin baditu, arartekolariak ezin hobeki gizentzen ditu. Kapital gorde hori ofxor sozietate batean ezartzea ez dute bankuek berek egiten, arartekolariei eginarazten die. Hauek irekitze eta ondotik kudeatze lanak manatzaileari pagarazten dizkiote. Baina gutiz gehienetan ez dute ordaintza horrekin aski. Diru gordea eskuratzen duen parabisu À¯'¬'skaleko bankuak royaltiak pagatzen dizkiote arartekoari, pausatu kapitalaren portzentaia bat. Ez da ere ahantzi behar ezin dela jakin arartekolari horiek zerga edo taxarik pagatzen ote duten. Hots biziki urrun gaude gardentasunetik.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016