Gure Hitza | 2017ko Martxoaren 23a

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa. Erran gabe doa geroztik ikasi genuela elkar hobeki ezagutzen eta handizki estimatzen ere, dela gure astekariaren harat-honatetan, dela Euskaltzaleen Biltzarraren bilkuretan edo Euskaltzaindiarenetan. Haizeek hastapeneko ihurtzuri hura urrunera eraman zuten, nahiz beti norbaitentzat ihurtzuri izan den Piarres. Gure lan sailetan À¢'€'" kazetaritza, liburu argitalpen edo beste À¢'€'" Piarres beti izan dugu, nik bezala bertze frankok, sustengatzaile suhar eta zurkaitz leial. Eta, bertze gauza askoren artetik, zenbat ez nuen ba estimatu ene "Uzkinazo luma" olerki liburu xumearen aurkezpenera etorri zitzaidalarik Añarekin Senpererat, bazukeelarik alta garrantzitsuagorik egiteko! Bertzeekilako estimua ez zitzaion hitz hutsa. Anekdota arruntak dira horiek baina bihotzean barna atxiki ditudanak. Piarres gurutzatu dugun gehienek miretsi dugu haren memoria, miretsi haren jakitatea, zenbait aldiz gehiegi luzatzen bazuen ere solasa, mundua luze eta zabal kurritzeraino, historian eta zibilizazioetan barna ere alimaleko jauziak eginez. Halakoa zen Piarres, esku eta besoak beti mugimenduan mundua berreraikitzen zuela, gai guziez ikusmolde bat agertuz, aski zorrozki frankotan, ez hain aspaldi oraino, adin handirat alta heldurik, hartaz edo honetaz bere iritzia edo berdin desadostasuna behar zuela zabaldu, ikusten baitzuen hain segur motelegiak ginela gu. Joan den ostiralean Piarres betirako zaigu urrundu, bere 95 urterekin. Hazparnen agur kartsua zaio eskainia izan astelehen arratsaldean. Lekukotasun hunkigarriak dira entzun eta bertsu sarkorrak airatu. Alabaina, jakintsu joria genuen Piarres, entziklopedia erraldoia, bulkatzaile nekaezina, hots monumentu bat.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016