Han eta Hemen | 2017ko Martxoaren 23a

Haziak mintzo

Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskolako ikasle gormantak

Madalenen dastaketa
Madalenen%20dastaketa

Kakaotik txokolatera

Aurten, txokolateari buruz lan egiten dugu. Hasteko, Antton txokolategia bisitatzerat joan gara: txokolatea egiteko nondik etortzen den kakaoa eta nola lantzen duten ikusi dugu. Ondotik, Euskal Museorat abiatu gara. Han, duela aspaldi erabiltzen ziren txokolatea lantzeko tresnak ezagutu ditugu. Ohartu gara lehen jende aberatsek zutela bakarrik txokolatea kontsumitzen. Klaserat itzultzean, txokolatezko errezetak sukaldatzen hasi gara: txokolatezko arrosak, esne-txokolate haguna (mousse), txokolate zurizko madalenak...

Errezeta horiek Arruntzako eskola publikoa eta Uztaritzeko ikastolarekin trukatzen ditugu. Ea egun batez dastaketa egun bat partekatzen dugun sukaldarien artean!

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2017/03/23

Piarres Charritton hazpandar euskaltzain paregabea

J-B D.

Piarres Charritton, Euskaltzaleen Biltzarrak 2013an Hazparnen omendu zuenean
Piarres%20Charritton_%20Euskaltzaleen%20Biltzarrak%202013an%20Hazparnen%20omendu%20zuenean

Joan den ortzirale arratsaldean, burrustan hedatu da berria Piarres Charritton euskaltzain emeritua zendu zela Baionan. Nehor ez da hainbat harritu hori jakitearekin, bulta honetan bagenekien arrangura handiak bazituela osagarriaren aldetik.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2017/03/23

Euskaltzaindiaren Iparraldeko adarraren biltzar nagusia iragan da

Biltzarkideak solasaldien denboran
Biltzarkideak%20solasaldien%20denboran
Hogei bat lagun bildu ditu Euskaltzaindiak bere Baionako egoitzan joan den aste erditan, Iparraldeko adarraren biltzar nagusiaren karietara, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xarles Videgain euskaltzainburu-ordearen inguruan. Hor ziren, besteak beste, euskaltzain oso gisa Battittu Coyos, Aurelia Arkotxa, Beñat Oihartzabal, Txomin Peillen, euskaltzain urgazle gisa Aines Dufau, Erramun Bachoc, Xipri Arbelbide, Jakes Sarraillet, Peio Jorajuria, konTuentzat Joseba Zabaleta erakundearen kudeatzailea eta Mixel Fagoaga kontu-komisarioa, EEPtik Naroa Gorostiaga eta David Aire, Euskal Elkargotik Beñat Arrabit, Baionako Herriko Etxetik Yves Ugalde, hor ere Jean-Claude Iriart bai eta Euskaltzaindiko Annie Etxeberri idazkaria eta erakundeak toponimiaren alorrean enplegatu berri duen Isabel Duguine izturiztarra. Andres Urrutiak du biltzarra ireki, oroitaraziz Euskaltzaindiak 100 urte beteko dituela 2018ko urrian, eta 2019ko urria arte ospakizun asko antolatzeko parada izanen dela bai...

Irakurri segida


3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016