Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Martxoaren 23a

Txopinondo sagarnotegian

Udaberria ospatzeko martxoaren 25ean, 20:00etatik goiti Kukuaren Kupela berezia idekiko du ostalerak aperitifarako. Gero, usaiako txotx afaria 34 eurotan helduentzat eta 13 eurotan haurrentzat.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017/03/23

Primadera

Udazkenetik negurat jauzi egin ginuen bezala, negutik udaberrirat berdin egin dugu, Bashô 17. mendeko idazleak zionari jarraikiz: "Ilabete eta egunak betidanikako bidekariak, aldizkatzen diren urteak, halaber, dira bidariak."...

Irakurri segida


3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016