Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Martxoaren 23a

Mus lehiaketa

Uztaritzeko Louis Dassance ikastolako burrasoen elkarteak eta Aldaska elkarteak antolatzen dute mus lehiaketa bat apirilaren 9an Jatsuko ezkerparetan.

Uztaritzeko Louis Dassance ikastolako burrasoen elkarteak eta Aldaska elkarteak antolatzen dute mus lehiaketa bat apirilaren 9an Jatsuko ezkerparetan. Muslari bakotxari 10 euroko parte hartzea eskatua izanen zaio. Ainitz sari izanen dira irabazteko; janedariak tokian berean segurtatuak izanen dira eta giro ezin hobea hitzemana da. Partidek 20:00etan xuxen hasi behar baitute, galdatua da parte hartzailer izenak emaitea eta tenorez tokian izaitea. Bururatzeko inbidoari hordagoa botatzea libro da.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017/03/23

Mintzaldi

Marie-Christine Amestoy
Marie-Christine%20Amestoy

Ur Begik antolatu mintzaldiek segitzen dute hilabete huntan zehar. Juan den ortziralean Uztaritzeren historiaz arizan da Marie Christine Amestoy, herriko alaba, kasik oren pare batez.

Irakurri segida


3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016