Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Martxoaren 23a
Sagarnotegirat ateraldia
Urte oroz bezala, besta komiteko gazteek herritarrak gomitazen dituzte Hegoaldeko sagarnotegi baterat antolatzen duten ateraldirat.
Urte oroz bezala, besta komiteko gazteek herritarrak gomitazen dituzte Hegoaldeko sagarnotegi baterat antolatzen duten ateraldirat. Hau iraganen da apirilaren 8an. Autobusa abiatuko da Nobliaeneko aparkalekutik larunbat goiz hortako 11:00etan. Lehen autobusaren itzultzea 20:00ak irian, bigarrenarena goizeko 2:00ak aldean. Garraioa eta aperitifa komitearen gain, bazkaria bakotxarentzat 30 eurotan. Izenak martxoaren 30eko behar dira eman: tel. 06.78.93.39.32.



