Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Martxoaren 23a

Sagarnotegi afaria eta dantzaldia apirilaren 1ean, Denen Etxean: izenak orain beretik

Aiherrako pesta komiteak azken urtetan antolatzen zituen kontzertu handien ordez, aurten sagarnotegi afari animatua antolatuko du, Aiherrako Denen Etxean.

Aiherrako pesta komiteak azken urtetan antolatzen zituen kontzertu handien ordez, aurten sagarnotegi afari animatua antolatuko du, Aiherrako Denen Etxean. Hau apirilaren 1ean iraganen da, arratseko 8:00etatik goiti, eta hona menua: arroltze moleta bakalauarekin, entrekosta lur sagarrekin, Ossau-Irati ardi gasna, matahamia bere banilla izozkiarekin, kafea eta ondokoa. Arno beltza eta Kupela sagarnoa ausarkian, orotara 25 €rentzat. Afari denboran kanta tzen ahalko da Barrenne anaiak musikarien laguntzarekin, eta ondotik pesta komiteko gazteek gomitatzen gaituzte gure ipurdien mugitzera Les Z'Anonymes taldearekin. Animaleko giroa segurtatzen daukute. Lagunak motibatu eta etorri apirilaren 1ean Aiherrara. Haatik aitzinetik lekua segurtatu behar da, telefonoz: 06 70 26 22 63. Ongi etorri deneri!
Email Facebook Twitter LinkedIn

3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016