Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2017ko Martxoaren 23a

Otsail ostegunak joan dira!

Manex Pagola, solasen artetik kantuz
Manex%20Pagola_%20solasen%20artetik%20kantuz

Joan dira eta untsa. 21. edizio hunek ere sekulako arrakasta bildu du, 50 jendez goiti bildu baita lau mintzaldietarik bakotxean. Manex Pagolak bere kantagintza erakutsi dauku.

Joan dira eta untsa. 21. edizio hunek ere sekulako arrakasta bildu du, 50 jendez goiti bildu baita lau mintzaldietarik bakotxean. Manex Pagolak bere kantagintza erakutsi dauku. Ehunka kantaldi eta kantu eginik, gizona errextasun haundiarekilan mintzatu zauku eta bere ideiak deplauki erran. Anuntxi Aranak euskal mitologiaren jasta ederra eman dauku, eta oinarri horrekin, bere ustean egin daitezken eta ez daitezkenak aipatu. Unai Pascualek trantsizio ekologikoak suposatzen duen ikuspegi aldaketa biziki ederki esplikatu dauku, gai konplexua izanagatik. Azkenik, kurdu populuaren destinoaz Samara Veltek xeheki argitu gaitu, azken minutan bere solasaldiaren osatzeko kurdu lagun bat agertu zaukularik, zuzeneko ikusmoldea ekarriz. Sekula ez eta, gaualdi hau elebitan egin izan dugu, euskaraz eta inglesez alabaina, itzulpen automatikoa egiten ginuela batzu besteen ahalak baliatuz. ZABALIK elkarte antolatzaileak hizlari guziak eskertu nahi ditu berriz, Euskal Kultur Erakundea diru laguntzarendako eta Herri Elkargo ohia gela prestaturik. Deia ohartuak ginen xerbitxuguneko gela aise ttipiegia dela ekitaldi hunek biltzen duen jendetza plantan ohatzeko. Auzitegi karrikako gela hori, aldiz, zinez aproposa da, hein onekoa eta errextasun tekniko guziak bere baitan dituena. Hain segur, beste urtean ere beste Otsail ostegun batzu antolatzen badituzte, gela hortan berriz elgar ikusi beharko ginuke.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016