Inbido | 2017ko Martxoaren 23a

Erromako hitzarmena

Muslaria

Larunbat huntan, martxoak 25, Europa Batuko gobernuburuak biltzekoak dira Erroman. Egunez egun, 60 urte hiri hortan berean izenpetu zela hitzarmen edo itun berezi bat, eta ez entraalekoa, Europako sei herrialde elgarrekin plantatuz geroari buruz: Frantzia, Alemania -parte bat bakarrik, denbora heietan bi Alemania baitziren- Italia, Belgika, Luxenburgo eta Herbehereak, frangotan Holanda deitzen dugun herrialdea.

Larunbat huntan, martxoak 25, Europa Batuko gobernuburuak biltzekoak dira Erroman. Egunez egun, 60 urte hiri hortan berean izenpetu zela hitzarmen edo itun berezi bat, eta ez entraalekoa, Europako sei herrialde elgarrekin plantatuz geroari buruz: Frantzia, Alemania -parte bat bakarrik, denbora heietan bi Alemania baitziren- Italia, Belgika, Luxenburgo eta Herbehereak, frangotan Holanda deitzen dugun herrialdea. 40-ko gerlatik landa piztua zen su hori, Europa zaharreko herrialde batzuk bederen behar zutela atsulutuki elgar aditu eta eskuz-esku segitu aitzina. Zonbait urte lehenago, 1951-n, lehen urrats bat egina izana zen sei horien artean ekonomia mailean partaidetza tinko bat sustatuz ikatza eta altzeiruaren eremuetan. Hori etzela haatik batere aski erabaki zuten gobernuek, aise urrunago joan behar zela gero eta harreman gehiago ukanez ekonomia eta sozial alorretan, eta merkatu bakar bat sustatuz seientzat, elkartasun sano baten arrangurarekin. Hola zen abiatu Europa batua... Konrad Adenauer alemana eta Robert Schuman frantsesa sustatzaile suhar besteak beste...

Ainitz gora-behera

Geroztik, urak egin du bide eta Europak ere ba. Europa handitu da, azkarki zabaldu. Duela 60 urte loratu itxaropen hura ez ote da zimeldu? Bazterrak gogoetatuak daude... Europa Batua sekulan baino beharrezkoagoa ditakeelarik, zerk egin du hori, iduri gibelka goatzila, aitzinerat egiteko partez... Sei partaide ziren haste hartan, orai badira 28 bainan 27 baizik ez haatik inglesak ateratzearekin, duela zonbait denbora erabakia duten bezala. Gisa guziz, gaurko egunean Europaren alderateko atxikimendua epeldua segurik da. Hoztua ere orobat edo hozten ari... Batzuk diote Europa sobera laster handitu dela. Presaka bezala. 60 urtez izan da segur zernahi gora-behera, ondorioz ainitz aldaketa. Hitzarmen berri batzuk gauzak kanbiatu dituzte, azkenik, 2009-an, Lisbonako itunak. Denen buru, azkartzeko partez Europa ahuldu da. Orai, hortaz ari dira hor gaindi, hats berri bat eman behar zaiola berriz azkar dadien. Bainan nola azkenean? Sail askotan, sobera ikusmolde desberdinak gero eta gehiago agertzen dira 27 partaideen artean. Dela etorkin horien auzi minbera hortaz ala beste zernahitaz. Bestalde, batzuk gero eta lokarri tinkiagoak nahi eta beste batzuk ez holakorik onesten! Eta zer aditzen da artetan? Beharbada bi Europa behar litazkeela izaitekotz, batean arrunt elgar atxiki nahi dutenak, Frantzia eta Alemania aitzineko, eta bestean lokarri laxoagoak aski zaizkiotenak... Bainan denen buru nola gauza ditake holako xede bat?

Merkatu handi bat

Ainitzek kritikatzen dute Europa Batua kudeatzen duen batzorde nagusia, bere sudur handia nola nahika sartzen duela nun nahi. Kolorerik gabeko erabakiak ere hartuz berdin. Denak manatu nahi bainan gai premiatsuenak ahantziz bezala, hori bera ez baita entraaleko ahuleziaren seinale! Bada ere besterik.

Europa Batua sobera hartu da À¢'€'" eta sobera hartzen da orai ere À¢'€'" merkatu batentzat, eta bakarrik merkatu batentzat. Tratu eta negozio gune handi zabal baten pareko zerbait. Eta hortan kito! Diru laguntza frango banatzen ahal duelakotz ere, jo beraz ahal bezenbat sos bildu beharrez laguntza horien kondu. Zoin-gehiagoka nolazpait. Hori dea funtsezko batasun batek manatzen duen gogoa? Bixtan da ezetz.

Orai, 60 urte horiek betetzearekin, aro hobea jinen ote da? Prediku ederrak entzunen dira hain segur. Bainan ez dira askiko, besterik ere beharko da...

Email Facebook Twitter LinkedIn

3393. zbk

Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.

Mahatma Ghandi

Gure Hitza | 2017/03/23

Ihurtzuri baten pare

Peio Jorajuria

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.

Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan. Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016