Euskal Kultur Erakundearen (EKE) biltzar nagusia iragan da joan den larunbatean Bardozen. Ipar Euskal Herriak bizi duen egoera instituzional berrian, EKE-k zer toki atxikiko ote zuen eztaibada bide zen aitzineko hilabete horietan. Orain arte bezala segitu? Bertze molde batean egituratu? Biltzarrak behin-behineko erantzunak ekarri ditu. Hortaz guziaz mintzatu gara Mikel Erramuzpe EKE-ko lehendakariarekin. Aldudarra sortzez, Baigorrin bizi, gaur Uztaritzeko San Frantses Xabierrekoa kolegioan hist
Kultur eskubideak
150 kultur elkarte biltzen ditu bere baitan EKE-k. "EKEren egiazko indarra elkarteen gain da, horiek dute euskal kultura egiazki biziarazten, kulturari arima ematen" dio Mikel Erramuzpek. "Kultur politika publiko bat ontuz À¢'€'" eta hori beharrezkoa da À¢'€'" ez zaie kultur elkarteei kendu behar protagonismoa". Bestenaz, "arriskua litzateke hautetsiek egin dezaten kultur politika bat gainbehera, norberaren beharrak kontutan hartu gabe; iniziatibak jendeak ditu hartzen eta hori ez da hautsi behar". Hau ere dio: "Gure ADNean da kultura barne barnetik biziaraztea". Gisa horretan, EKE-k orain arteko lana aitzina eramanen du, Euskal Elkargoarekin haatik baitezpadako zubiak eraikiz. Badu, bestalde, jadanik zenbait hilabete gogoeta daramala EKE-k Jean-Damien COLLIN adituarekin, kultur eskubideez. Unesco-k kultur eskubideak giza eskubideetan jarriak ditu: "Pertsona bakoitzak kultur ekintzak bere hizkuntzan sortzeko eta hedatzeko eskubide osoa dauka". Eta kultur eskubide horiek 2015eko NOTRe legeak bere baitan sar
tuak ditu (oroitaraz dezagun lege horren koadroan sortua dela ere Euskal Elkargoa). Kultur eskubideen hori, EKErentzat ezinbesteko punTua da. "Jakitea pertsonak berak bere kultur bidea hautatzeko eskubidea daukala, hori guretzat ikaragarri interesantea da kultur politika elikatzeko edo hazteko mementoan" dio Mikel Erramuzpek.
Ondarea eta sorkuntza
EKEk erdietsi berria du Frantziako kultur ministeritzatik etnopolo label edo bermea, ondare eta sorkuntzaren alorrean, Terexa LEKUNBERRIren kudeantza pean (Frantzian gaindi 9 etnopolo badira). "Behar beharrezkoa da tradizioa eta kreazioaren arteko lokarriak sustatzea, nahiz tirabirak badiren, batzuk tradizioa ez hunki nahi, bertzek kreazioa baizik ez bultzatzen, biak direlarik alta beharrezkoak". Horretan dabil EKE, Denis LABORDE etnomusikologoaren laguntzarekin. Unibertsitateekin ere À¢'€'" Baionakoa eta Hegoaldekoak À¢'€'" zubi berriak eraikiz, hainbeste euskal gazte dabilelarik unibertsitateetan.
Egonkortasunean À¯'¬'nkatua
965.000 euro inguruko aurrekontua dauka EKEk eta 2017an trumilka dira diruz lagunduko dituen kultur ekitaldiak. "Nahiz aspaldian badakigun, beti harritzen gara zer kultur bizi aberatsa dugun hemen, adibidez ikusten dut aurten gure erakundeak lagunduko dituen proiektuetan badirela 4 milioi euroren heineko gastuak oro har eta hori kulturarentzat bakarrik". Ez da segurki guti! "Kasu eman behar dugu beraz euskal kultura ez dadin 'administratua' izan, jendek eta elkarteek dute egiten, eta kultur politikak lagundu behar du hori". Gaur egun "egonkortasun batean dago EKE, eta beraz partaide diren 150 elkarteak". Baliteke "geroan agentzia gisako zerbait bilakatzea gure erakundea, Euskal Elkargoaren baitako partaide À¯'¬'nko bat, partzuer eraginkorra". Biharko desafioei buru egiteko prest da Pantxoa ETCHEGOINek zuzentzen duen Euskal Kultur Erakundea, bere 8 langileekin.
3393. zbk
Erlisionerik gabeko biziak iduri du lemarik gabeko itsas-ontzia.
Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak.
Astekari honen idazkaritza lanetan hasi berria nintzan aste pare bat hartan. Bat-batean mintzo ozen bat entzun nuen eskailerak goiti heldu, mintzoa baino gehiago, egian erran, garrasiak. Eta ihurtzuria sartu zaidan bulegora. Piarres CHARRITTON nuen aitzinean, haserre gorrian. Ordu arte famaz nuen gehien bat ezagutzen, guti gurutzaturik. Gure taldean norbait sator lanetan ari zela zaidan oihukatu, begiak sutan. Lehen hartan ez nuen tutik ulertu. Emeki emeki jabetu nintzan zaukan arazoaz. Bizpahiru astez segidan, kide zagon alderdi politikoaren izenean artikulu batzuk pausatu zituen gure bulegoko gutun ontzian baina artikuluak sekula ez agertzen astekarian. Pentsa Piarresen kexua! Zuzendaria abisaturik, honek erran zion ez zituela idazki horiek egundaino errezibitu. Norbaitek desagerrarazi zituen beraz! Eta haren behako ximistatsuan irakurri nuen nihaur izan nindaikeela berdin delako satorra, ez nuelarik alta nehongo hobenik horretan.
Hara nolakoa izan zen gure lehen topaketa....