Hegoaldean | 2017ko Martxoaren 23a
Gure esku dago
Gure Esku Dago plataformak sustaturik, 35 herritan egin dira erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketak joan den igandean (03/19), zehazki errateko, Tolosaldean, Oarsoaldean, Larrabetzun, Hernanin eta Astigarragan.
Gure Esku Dago plataformak sustaturik, 35 herritan egin dira erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketak joan den igandean (03/19), zehazki errateko, Tolosaldean, Oarsoaldean, Larrabetzun, Hernanin eta Astigarragan. Bozkatzaileei galdegin zaie ea nahi duten euskal estatu burujabe, libre edota independente bateko herritarrak izan. Orotara, 16 urtez gorako 124.062 herritar izan dira galdeketan parte hartzera deituak. Horietarik 30.862 izan dira bozkatzen (%24,83). Hautestontzietara hurbildu direnen %95,84ek "BAI" ihardetsi diote galderari.



