Azalekoa | 2017ko Maiatzaren 11a
Accueil Paysan sareak 30 urte
P.J.
Laborantza herrikoia eta kalitatekoa bultzatzen du "Accueil Paysan" sareak. Honek 30 urte ditu. Isère departamenduan eman zituen egitura horrek lehen urratsak, oraingo À¯'¬'losoÀ¯'¬'a berdinarekin, laborantzaren herrikoitasuna, ekoizpenen kalitatea eta sozial harrera harturik oinarritzat.
Laborantza herrikoia eta kalitatekoa bultzatzen du "Accueil Paysan" sareak. Honek 30 urte ditu. Isère departamenduan eman zituen egitura horrek lehen urratsak, oraingo À¯'¬'losoÀ¯'¬'a berdinarekin, laborantzaren herrikoitasuna, ekoizpenen kalitatea eta sozial harrera harturik oinarritzat. Egoitza nagusia Lyonen du. Haatik mundu guzian zabaldua da. Eta, beraz, gure euskal lurraldean ere. Sare horretan, Ipar Euskal Herria Biarnori juntatua da eta Akitania Berriko egituraren partaide da. Eskualde hau duela guti handitua izanik, elkarte berri bat sortu da 2016ko irailean, bere 12 departamenduko "Accueil Paysan" harrera etxalde guziak bilduz. Eta hain zuzen elkarte horretako ordezkariak bildu dira joan den ortzegunean Itsasun, Christian Aguerreren Haranea etxalde-jatetxean, hor zegoela ere Andde Sainte-Marie landibartarra, laborantzaz arduratzen den lurralde-kontseilaria.
Dinamika berri bat sustatu
Akitania Berrian 116 etxalde badaude elkarte horren baitan, orotara guti gora-behera 250 langile dauzkatenak. Departamendu batzuetan 15 etxalde inguru (Deux-Sèvres, Charente-Maritime), bertze batzuetan askoz gutiago, hala nola bakar bana Landetan eta Girondan. Euskal Herri-Biarnok 12 etxalde. Akitania Berriko "Accueil Paysan" elkarteak bi langile dauzka, Florence Dallet idazkaria eta Alexandra Som koordinatzailea, biak Melle herrian (Deux-Sèvres) kokatzen den egoitza administratiboan lanean ari direnak. Elkarteak hiru ko-lehendakari dauzka: Sylvie Aritxabalet (Landa, Biarno), Régine Boisseau (Charente-Maritime) eta Jean-Pierre Minne (Creuse). Horiek guziak gurutzatu ditugu Itsasun eta erran digute sarearen 30. urtemuga aukera paregabea zaiela dinamika berri baten sustatzeko, "30 urte, 30 manifestaldi" kanpaina borobilduz.
Jendearen harrera, Jendearen harrera, animazioak, tailerrak, animazioak, tailerrak, bisitak
Ipar Euskal Herrian, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak zion 2012an bultzada berri bat eman hemengo "Accueil Paysan" sareari. Ainhizeko egitura horretako Laurent Béguerie gaztea da sail hortaz arduratzen. Lurralde honetan 9 etxalde dira gaur "Accueil Paysan" sarean kide: Christian Aguerre (Itsasu Haranea), Gene eta André Changala (Anhauze Pekoainea), Yvette eta Mizel Dunate (Aiherra Jauberria), Mayi Eliçagaray (Buzunaritze Etxekonea), Jean-Pierre Gogny (Kanbo Harizkazuia), Daniel Hargain (Baigorri Jauregia), Laura Irigaray (Azkarate Bidartea), Bruno Bachoc (Suhuskune Etxemendigaraia) eta Jean Lassalle (Hazparne). Horietarik zenbaitzuk Itsasun mintzatu ditugu eta erran digute "Accueil Paysan" horrek alternatiba berriak eskaintzen dituela laborantzari, nun nahiko jendea errezibituz, Hego Euskal Herritik, Bretainiatik eta Tolosa aldetik jinikakoak gehien bat, baina oro har Frantzia guzitik eta mundu zabaletik ere, Koreatik eta abar. Etortzen direnetan denetarik bada, hala nola irakaskuntza, ingeniaritza eta oÀ¯'¬'zio liberaletatik asko, baina ere beste eskualdetako laborariak, hemengo laborantza eta lan moldeak deskubritu nahi dituztenak. Pazko eta Omiasaindu artean dute gehienik jendea errezibitzen, nahiz zenbaitzuk urte guzian irekirik egon. Harrera (ongi-etorria) egiteko molde desberdinak badituzte etxalde horiek, batzuk aterpetxe edo landetxea, bertzek kanpina, jatetxea edo beste, harrera sozial, tailer pedagogiko, bisita, gauka edo berdin denbora luzeagoarentzat. Bistan da, horretarako behar da araberan ekipatu, elkartearen kargu kaiera betez eta sarearen oinarrizko helburuak errespetatuz. Hots, laborantza eta turismoa uztartzen dituzte, laborantzari aterabide berriak eskainiz, diru iturri ere direnak, tokian tokiko ekoizpenak, lan-moldeak eta ondarea baloraturik. Beren sarea indartzen laguntzeko hor dituztela EHLG, BLE, Idoki... 30. urtemuga kari, etxalde horiek ate irekiak antolatuko dituzte heldu den larrazkenean eta "Accueil Paysan" egitura Lurrama ferian aurkituko dugu ere. Anartean, joan den ostegunean, Haraneko jatetxeak egin die han ziren guziei ongi-etorri ezin hobea, Christian Aguerrek parerik ez duela horretarako.











