Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Maiatzaren 11a

Oronozia doluan

Sartu da asteazken eguerditan, Mixel, Maritxuren anaia bakarrak azken hatsa eman duelarik. Inguruko eta urrunagoko Irulegiko mahastiak nigarrez zauden beren laguna galdurik. Bihozmin handia bazterretan eta lagun artean. Mahastizainak, Euskal Herriari bere bizi osoan eman duen guziagatik, arno hoberenetik jasta eta goza dezala.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017/05/11

Biziko gertakariak

Ezkontzak

: Nathalie Mascotenak eta Christian Bellissanek elgarri baia eman dute apirilaren 15ean. Zorionak eta segi dezatela luzaz maitasunean.

Sortzeak

: Stéphanie Blehaut eta Emmanuel Adoren etxean neska ttiki bat sortu da apirilaren 1ean, Ainara Eireen izendatu dutena. Cécile Gonzalez eta Jérôme Gaboryk, aldiz, bihixkiak ukan dituzte apirilaren 13an: Izie eta Ana. Zorionak aitama uroseri; haur ttiki horiek haundi ditela biziaren gustu hoberena gozatuz.

Heriotzeak: Mundu hau utzi dutenak: Noëlle Delpon sortzez Berthier martxoaren 27an; Jean Echarte martxoaren 31n; Monique Irazoqui sortzez Lartigau apirilaren 12an. Bihotzetik doluminak penetan diren hiru familia horieri.

...

Irakurri segida

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016