Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Maiatzaren 11a

Bi heriotze

P.U.

Mixel Bergouignan
Mixel%20Bergouignan

Amatxi Mailuxa Alzuri Zendalepo 82 urtetan eta Aitatxi Mixel Bergouignan Zuhurt 70 urtetan pausatu zauzkigu. Biak laborantxari osoki atxikiak ziren. Biak beren izaiteari leial egon dira eta hartu-emanak hitza hitz. Eta milesker bake bidearen sortzaile izanik. Horrela bien seme-alabek ukan ildo xahar eta berriek badute erakaspen. Bai, bai eta bai, egon gira entzule ba Luhusoko elizan, ba Baigorrikoan. Hor aurkitzen diren jende osteak eman du erakustera: elkarte xuxenen lagunarteak du bakarrik helburu ona! Alzuri eta Bergouignan familien leinu osoari doatzi gure dolumin herrikoiak, lagun leialak ahantzi gabe.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016