Han eta Hemen | 2017ko Maiatzaren 11a

Zoe Brayren begi kliska

Zoe Bray

Zoe%20Brayren%20begi%20kliska

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/05/11

Euskal Argentinaren azken hitza

Monika Legarto - Euskal Argentina

Euskal Argentina elkarteak eskerrik beroenak eskaini nahi dizkie: - Tandileko Carolina Minaberry-ri eman digun laguntza baliosarentzat, - Tandileko Harguindeguy familia guziari beren estantzian, etxekoz etxeko, iragan dugun ezin ahantzizko egun loriagarriarentzat, - San Martin de Los Andes-eko Manuel Bustingorry eta Euskal Etxeko kide guziei gurekin adiskideki pasatu memento goxoentzat, - Buenos Aires, Necochea eta Bahia Blancako adiskide guziei, urtez urte eta segituki, gure egonaldia alaitzen dutelako.

Horrelako elkarretaratzeek diote ematen arima gure bidaia eta elkarteari. ARTE Telebista Katea, hemendik zenbait aste barne, Argentinako Euskal Diasporaz emankizuna zabaltzera doa. Hor ikusten ahalko ditugu, besteak beste, Buenos Aires eta Tandileko gure adiskideak. Esker mila ARTE Telebista Kateari eskaini diozuen ongi etorriarentzat. Eta, Jainkoak nahi badu, 2018an Mar Del Platan iragaitekoa den Euskal Bestan berriz ere elkarretaratuko gara.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2017/05/11

Euskal Argentina (113) - Basamortuan bakarrik

Idazlea: Manuel Bustingorry, San Martin de Los Andes-eko Euskal Etxearen Presidenta Itzulpena: Monika Legarto - Euskal Argentina

M. Bustingorry Euskal Argentinako kideekin
M.%20Bustingorry%20Euskal%20Argentinako%20kideekin

Baina 1899ko urte hura azkenetan azkena izan zen Bustingorry familiarentzat, baita Limay eta Negro ibai bazterrean bizi ziren familia guzientzat.

Irakurri segida

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016