Herriz Herri - Banka (NB) | 2017ko Maiatzaren 11a

Panpi Portugal gogoan

K.D.

Udaberria abiatu zen, han hemen mila xirula

Neguak alta ez du egina azken elea sekula

Zital horrek du mututu egun Bankako erresiñula

Bihotz guzietan xaramela beti atxik dezagula.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Banka (NB) | 2017/05/11

Heriotze

F.J.

60 urte egin beharrak zituen. Gizon gaztea, bihotzeko bulta txar batek ereman du Panpi Portugal. Guk herrian erraiten ginuen Panpi Mariera. Panpi ezagutua zen partikulazki kantuaren bidez. Zonbat eta zonbat kantaldi ez du eman eskuin eta ezker! Boza ederra zuen eta goxoa. Musikaria ere ere zen, herriko klika kudeatu du 40 urtez. Herriko kontseiluan ere zen. Ihizia ere maite zuen. Mundu bat bildu da bere ehorzketetan. Doluan den familiari helaraz ten ditugu dolumin beroenak. Oroitaraziz Xalbadorrek zioena:

Munduko gauza segurrena da denek hil behar duguna

Gizonak hori pentsatu gabe ez beza pasa eguna

Bainan halere bada gauza bat deitoragarri zaukuna

Bere adinik hoberenean joaiten kustea laguna.

...

Irakurri segida

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016