Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2017ko Maiatzaren 11a
Denen artean euskara biziaraz dezagun!
Ostiralean, maiatzaren 12an, arratseko 8etan, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko Euskaraz Bizi eta Heziketa taldeek antolatzen dute ezohiko hitzaldi bat Kike Amonarriz soziolinguistarekin: "Denen artean euskara biziaraz dezagun".
Ostiralean, maiatzaren 12an, arratseko 8etan, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko Euskaraz Bizi eta Heziketa taldeek antolatzen dute ezohiko hitzaldi bat Kike Amonarriz soziolinguistarekin: "Denen artean euskara biziaraz dezagun". Euskaraz mintzatzeko dudak badituzu? Ausardia falta duzu? Denen artean euskara biziarazteko aterabideak badira, zatozte eta elgarrekin aipatuko ditugu Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan deneri idekia den gaualdian. Hitzaldi eta galderen saioa 20:00etarik 21:30ak arte iraganen da, ondotik elkarrizketak eta trukaketak jarraituko dira zintzur bustitze eta goxatzea lagun. Gomita gustian zuen lagun eta ezagun erdaldunak, bapateko itzulpena segurtatua izanen da kaskoen bidez.










