Euskal diaspora | 2017ko Maiatzaren 11a

Euskal Etxeen bilkura Parisen, Herri Urrats Buenos Airesen eta John Garamendi

Joseba Etxarri

Euskal%20Etxeen%20bilkura%20Parisen_%20Herri%20Urrats%20Buenos%20Airesen%20eta%20John%20Garamendi

TRES ARROYOS, ARGENTINA. Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara ekitaldi andana bat egin da munduko Euskal Etxeetan gertakari hura gogoan atxikitzeko. Argazkian, Argentinako Tres Arroyos-en, herriko Hiru Erreka Euskal Etxeak eta Herriko Etxeak egin zutena. Tres Arroyosek badu "Euskaldun Plaza" deitu parkea eta hor Picassoren Guernica-ren erreplika bat estreinatu zuten, dantzariekin eta Euskal Herriko eta Argentinako banderekin.

PARIS, FRANTZIA

Heldu den asteburu huntan, Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeek bilkura eginen dute Pariseko Eskual Etxean. Ortziralean hasi eta iganderaino, abantxu hogei euskal etxe eta ordezkari bilduko dira, Eusko Jaurlaritzak deiturik, heien arrangurak eta eguneroko bizian atxematen dituzten arazoak identiÀ¯'¬'katu, ideia eta gogoetak partekatu eta aitzinamendurako bidea prestatzeko. Behar da oroitu, hiru hilabete baino gutiago dela Jaurlaritzak "Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari" berria izendatu zuela, Gorka Alvarez Aranburu, 32 urteko gazte irundarra, eta epe berri huntan, munduko euskal etxeen argazki eguneratua ari dela egiten Jaurlaritza, dauden arazoak eta egoerak hobeki ezagutu eta gero lankidetan eta elkarren ondoan arrainatu eta soluzio bidean ezarri ahal izateko. Euskal Etxeen Mundu-Batzarrak hala deliberaturik, aste huntako bilkura hau mundu batzarren artean egiten den bilkura da eta geroago Ipar Ameriketan eta Hego Ameriketan ere eginen da. Europan, ondarrekoa Bartzelonan egin zen eta hunakoan Pariseko Eskual Etxea izanen du antolatzaile, Jaurlaritzarekin batera. Bidea egokia da, beraz, gure agiantza zinez emankorra izan dadila!

BUENOS AIRES, ARGENTINA

Heldu den ebiakoitz huntan, Buenos Aires hirian, Herri Urrats besta eginen du Iparraldeko Euskal Etxeak. Erakundeko Kultura Azpibatzordea antolatzaile, gau partean bilduko dira euskal etxearen egoitzan eta Euskal Herriko ikastolen deialdia gogoan, elgarrekin afaldu eta jokoak, zozketak, kantuak, dantzak eta omore oneko beste zenbait jarduera eginen dituzte. Horrekin batera, ahantzi gabe, heldu den asteazkenean euskal zinema saioa ukanen dutela. Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan, Carlos Gabilondok "Zerurik sua dator" eta "Guernica" (1950koa, Alain Resnais eta Robert Hessens zuzendari) À¯'¬'lmak emanen ditu, eta ondotik eztabada eta solasa eraginen da filmetaz eta Gernikaz.

CALAVERAS, KALIFORNIA

Izen bereziko Calaveras County (Calaveras konderrian) eskualdean dauka arrantxua, Sacramento hiritik ez urrun, John Garamendi Estatu Batuetako kongresukideak. Eta hor berean, aurten 40 urte beteko ditu urte guziz antolatzen duen "Basque BBQ" edo euskal barbakoak. Larunbat huntan izanen da eta, urtero bezala, familia, lagun eta alderdikideak bilduko ditu. Sustengatzaile dituen jendeen besta bat da, sartzeko dolar batzuk ordaindu behar dira, eta hauteskundeetan hautagai denez, ekonomikoki ere lagungarri izateko zedea duen ekimena da. Nornahik parte hartzen ahal du, eta xantza da Garamendi zuzenean agurtu, eskua eman eta harekin mintzatzeko, aire librean da, bere familia arrantxuan; jatekoa bada, dantzatzeko eta entzuteko musika ere, eta dudarik ez da, joanen direnek mementu goxoak iraganen dituztela Garamendiri sustengua emanez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016