Mundu zabalean | 2017ko Maiatzaren 11a
Deputatu bozak Aljerian
M.L.
Joan den maiatzaren 4an iragan diren Aljeriako deputatu bozetan, parte hartzea %38,25ekoa izan da. Bost tantoz apaldu da 2012tik. Aljer hiri nagusian berean %28k parte hartu dute bozketan.
Joan den maiatzaren 4an iragan diren Aljeriako deputatu bozetan, parte hartzea %38,25ekoa izan da. Bost tantoz apaldu da 2012tik. Aljer hiri nagusian berean %28k parte hartu dute bozketan. Kabilia izan da bozkazale txarrena, %17 izan dira bozkatzen. Emaitza orokorretan FLN alderdi historikoa da lehen ateratzen 164 deputaturekin, duela bost urte baino 57 gutxiago. Bigarren tokian doa Batasun Demokratiko Nazionala, 97 deputaturekin, duela bost urte baino 27 gehiago. Adituek uste dute lehen bi alderdiak adostuko direla gobernatzeko..
Bigarren multzoak 51 deputatu eskuratu ditu. Hirugarren tokira hurbiltzen direnak "independienteak" dira, 28 deputatu eskuratu dituzte. Azpimarratzekoa oraino 462 deputatuetatik 114 emazteak direla, heldu baita %24,7. Frantses legebiltzarrean %18 dira emazteak. Beraz Aljeriak Frantziak baino hobeki egiten du.











