Kostaldean | 2017ko Maiatzaren 11a

Kostaldean

Hendaian, arras berrikitan oraino, bazen emazteño bat zapataintzan ari zena. Adin batetarat heldua-eta, aitzina segitzen zuen. Zapeta peaxatzen edota zapetazola berritzen.

Xabi zapataina

Hendaian, arras berrikitan oraino, bazen emazteño bat zapataintzan ari zena. Adin batetarat heldua-eta, aitzina segitzen zuen. Zapeta peaxatzen edota zapetazola berritzen. Berak zion haatik herrian segurik azkena zela oÀ¯'¬'zio hortan ari zena eta geldituko zenean nehork ez zuela segida hartuko. Gaurko egunean, zapeta pare bat higatzen hasi orduko botatzen dela eta beste pare bat erosten... Bainan bada orai ustegabeko aldaketa bat, ingurumenaren axola handiago batekin edo nik dakita zer, jendea berriz hasia da ohartzen zapetak xaharberritzen ahal direla aise denbora gehiago iraun dezaten. Eta horra nun beraz gizon bat, berenaz donibandarra, Hendaian plantatu den zapatain, geltokitik ez urrun, gisa hortako formakuntza segurtaturik, bere bizia hola irabazten ahalko duelako menturan, eta arras poliki abiatua du bere gustuko sail hori...

Obra baliosak Biriatun

Biriatun ere ez daude segur alferrik! Obra asko badituzte batzu burutatuak eta beste batzu akulatzen ari, proiektu zonbait ere ba ondoko bizpahiru urtetan gauzatzekoak. Keinka huntan, elizaren barne guzia ari dute berritzen, han ziren margo ederrak ere ba. Lan horiek poliki abantzatuak, estreinaldia ekainaren 18-an egitekoa dute. Bestalde, obra batzu eginak dituzte mugikortasun eskaseko jendeak laguntzeagatik eta elbarrituak direnen harat-hunatak errexteko, legeak manatzen duen bezala funtsean. Igogailu berezi bat bulta huntan muntatua, beste bat estreinatua izanen hemendik zonbait asteren buruko Lehenari esker, aiseago heltzen da hilerrietarat. Bigarrenarekin, errexki igotzen ahal da Herriko Etxerat eta elizarat beherago diren aparkamenduetarik abiatuz.

Arrano beltza!

Arrano beltzak badira nehork uste ez duen tokian bainan duela ehun urte Landesetako itsasalde hortan agertu zen batek utzi zuen oroitzapen bat guziz latza. Hori gertatu zen 1917-ko maiatzaren 4-an. 14ko gerla denboran. Donibane Lohizuneko bi barku arraintzan ari ziren eta Hegoaldeko beste batzu ere ondo heietan izanki. Donibandar untziak, "Marne" eta "Verdun" deituak, beren lanari ari ziren bainan batek eta besteak bazuten ere kanoi bat, zerbait eraso izaiten balin bazen ihardokitzeko. Bakoitxean bazen ere soldado bat, arrantzaleen lagun, zer gerta ere... Egia erran, gure eskualdetan, ez bide zen irrisku handi-handirik. Egun hartan haatik, aleman urpeko bat jin zen ixil-ixila, urpez alabainan, eta agertu orduko tiroka hasi. Urpekoak bazuen, bixtan ezarria, gaitzeko arrano beltza. Donibandar eta ziburutar arrantzale batzu entseatu ziren, urerat jauzi eginik, bestaldeko untzietarat ahal bezala heltzerat. Besteak untzian egon ziren eta kostalderat urrundu nahi ukan zutelarik alemanek tiroka segitu zuten. Bi untziak hondatu arte. Hamasei lagun hil ziren, hiru salbatu. Hil zirenetan, Julien Poulou ziburutarra. Haren gorputza zonbait egunen buruan atxeman zuten Landesetan, Messanges herriko hondartzan, uhainek harat eremana. Joan den egunean, mende baten buruan beraz, haren familiak, Jakintza elkartea partzuer, Zokoa alderateko hilerrietan muntatu du ospakizun berezi bat, Julien Poulou gogoan bai eta egun berean hil ziren bere lagunak...

Betoin peza alimale hura suntsitua!

Ixtorioak ukana du zonbait aipaldi! Donibane Lohizunen, joan den otsailean, itsasoa arrunt kexu zen egun batez, uhainek, ikaragarriko oldarrean, Artako diga gerizatzen duten betoin peza alimaletarik batto airatu zuen eta digaren gainean pausatu! Gauza kasik ezin sinetsia, jakinaren gainean holako betoin mokorrek 50 tona pisu dutela! Aspaldi, 1951 urtean, Eguberri irian, gisa bereko zerbait izana zen, galerna egun batez itsasoak gaitzeko betoin peza bat molde berean airatua eta digaren gainean ezarria! Bainan ondoko egunetan uhainek berriz itsasoratua... Geroztik ere, lekuko batzuen arabera, uhainek higituak eta airatuak ere izan dira noiztenka betoin peza zonbait bainan digaren gainean hola pausatuak izan gabe. Dena den, joan den martxokotzat, digaz arduratzen direnek erabakia zuten betoin mokor hori ez zela hor uzten ahal. Nahiz ez zuen batere itsusi egiten eta nahiz norbaitek "Bakea" tindatua zion ere ETAren armagabetzea agurtuz. Ez zen hor uzten ahal gerokoaren gatik. Urte guziz betoin peza batzu horrat ekartzen dira digaren azkartzeko eta ekartzen direlarik langile batzuk behar dute beren gusturat ibilki digaren gainean. Delako mokorra hor utziz irrisku handiegia izan omen zitakeen langile horientzat. Joanden astean beraz, betoin puska hori zartarazi dute ahal bezen poliki, gisa hartako lehergailua pausaturik egokiena iduritu zaioten tokian.

Ekainean jakinen

Hendaian, Orio karrikan, jaz gaztetxe bat plantatua da aspaldian hutsa zen etxe batean eta hor dabiltzan gazteak ainitz bermatzen dira euskal kulturaren alde. Bestalde, baratze bat ere atxikitzen dute. Bainan baimenik gabe... Etxearen jabea, Pariseko Assistance Publique delakoa, kexatu da eta afera pusatu du auzitegiraino. Gazteen ikusmoldea, bizi berri bat emaiten diotela arrunt bere gisa utzia zen toki horri. Jabeak aldiz ezin onetsia dauka gazte horien jokabidea, nahi du lekuak huts ditzaten eta hor egon diren denborarentzat hilabeteko 500 euro paga dezaten. Epaileek entzun dituzte batzu eta besteak. Beren erabakiaren berri emanen dute ekainaren 7-an. Horiek hola, delako gazte horiek harremanetan dira ere Herriko Etxearekin, galdetuz aterbe egoki bat segurta diezoten. Herriko Etxeak ez du ezetz erraiten eta ikertzen ari da zer aterabide kausitzen ahal litakeen ahal bezen epe laburrean.

Auzapezgoa uzten du

Getarian, auzapez berri bat ukanen dute heldu den aste hortan. 22 urte Albert Larrousset auzapez dela, hogoi bat urte lehenago herriko kontseiluan sarturik. Eri egonik berriz pixkortua da bainan nahiago du ez sobera lanpetua izan, adina ere hor duela (77 urte). Kontseiluan segituko du haatik. Marie-Pierre Burre-Cassou lehen axudantak hartzekoa du auzapez kargua.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016