Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Maiatzaren 11a
Margo eta marrazki lehiaketa
Herriko Etxeak antolatu margo eta marrazki lehiaketa iraganen da aurten maiatzaren 13an eta 14an, larunbat eta igandez. 8. edizioa izanen da aurtengoa, deneri idekia.
Herriko Etxeak antolatu margo eta marrazki lehiaketa iraganen da aurten maiatzaren 13an eta 14an, larunbat eta igandez. 8. edizioa izanen da aurtengoa, deneri idekia. Helburua da herriko ondare kultural eta historikoa begi bistan emaitea margo edo marrazki bidez. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek beharko dute presentatu larunbatean edo igandean Sanoki gelan, goizeko 8:30etarik eguerdi artean.









