Egun eta bihar | 2017ko Maiatzaren 11a

Egun eta Bihar

J-B D.

Joan den igandeko bozaldi horrekin ez da denen buru ustegabeko handirik gertatu. Emmanuel Macron aise nagusitu da, sondaiek erakusterat emana zuten bezalatsu. Bozen %66-a gainditurik, gutiz bada gutiz. Lekuka aise gehiago, hala nola gure Iparralde huntan (%76).

Emmanuel Macron beraz

Joan den igandeko bozaldi horrekin ez da denen buru ustegabeko handirik gertatu. Emmanuel Macron aise nagusitu da, sondaiek erakusterat emana zuten bezalatsu. Bozen %66-a gainditurik, gutiz bada gutiz. Lekuka aise gehiago, hala nola gure Iparralde huntan (%76). Orokorki, Frantzian gaindi, Marine Le Pen ez da arrras heldu %34-etarat. Gehiengo ederra beraz Macronentzat. Batzuen beldurra zen ainitz boz xuri izanen zela, hainbeste boz xuri nun eskuin buruko hautagaia partidaren irabazteko heinean izan baitzitakeen... Denen buru usaian baino boz xuri gehiago izan da segur bainan ez aparantziarik ere aski emaitzari arrunt beste itxura baten emaiteko... Beste arrangura bat ere agertua zen hor gaindi, politikari ezagutu ainitzek, izan eskuineko ala ezkerreko, Macronen aldeko dei bat zabaldurik, horrek ez ote zuen gure gizona trabatuko laguntzeko partez... Bainan hori ere ez da hola gertatu... Emmanuel Macron irabazle handi beraz. Behinere ukan dugun president gazteena da, 39 urte baizik ez alabainan. Duela doi-doia hiru urte gutarteko jendeak ez zuena batere ezagutzen eta etzena ere barne aspaldian gider gehienak aldizka beren esku dituzten alderdi horietarik batean... François Hollande presidentak ezagutarazia denen buru gobernuan sar-arazi zuelarik, bazterrak hein bat harritu ere baitziren... Orai president da, politikaren mundu berezi horri ikaragarriko inarrosaldia emanik. Ainitzen ustez haatik, erretxena du egina...

Deputatu-boz horiek

Eta bai, erretxena egina orobat, ezen orai ikusi behar da deputatubozak nola iraganen diren heldu den hilabete hortan... Legebiltzarrean gehiengo bat izanen ote da Macronen alde? Berak gisa hortako deia berehala zabaldua du joan den igande arratsean berean. Bere saila bere gusturat eremaitekotan baluke bixtan da gehiengo baten beharra... Bestenaz lanak ukanen ditu eta ez entraalekoak. Nola akulatzen ahal luzke hitzeman bezala baitezpadakoak dauzkan aldaketa batzu? Hilabete bat aitzinerat nehork ez du alta erraiten ahal deputatu-bozak nola joanen diren. Eskuin eta ezker betiko alderdiek ahal guziak eginen dituzte ahal bezen untsa heltzeko. Gauza batzu ez dira ahantzi behar igandeko bozen argitarat, Macronek gaina frango aise hartu badu ere:

- Eskuin buruko FN alderdia ez da behin ere izan orai bezen azkar, kasik hameka miliun boz eman dira Marine Le Pen hautagaiaren alde. FN horrek baduke deputatu multxo baten ukaiteko mentura.

- Hamabi miliun gizon eta emazte egon dira bozaren emaiterat joan gabe. Deputatu-bozetan zer eginen dute?

- Lau miliun boz xuri edo baliogabe kondatu dira. Hori ere ez dea gogoetagarri?

Eskuin burukoak alde batetik, eskuindarrak heien aldean, sozialixtek ere ihardoki nahi, Jean-Luc Mélenchon eta hunen adixkideak arrunt pixtuak, Macron-tiarrak arrunt berotuak, eta nola ez alabainan, bost hautagai andana plantatuko dira zoin-gehiagoka eta horien artean bozak nola banatuko diren hori nork erran dezake oraidanik? Ez eta bigarren bozaldian nolako tratuak izaiten ahalko diren batzu eta besteen artean. Horiek hola, zonbait egunen buruko jadanik jakinen da nor nun izanen den hautagai.

Corinne Erhel

Bozen bigarren itzuli horren bezperagoan, berri txar batek harritu ditu bazterrak: Bretainian,

Plouisy

herrian, eskualde hartako deputatu sozialixta, Corinne Erhel, supituki hil da destrenpu bat ukanik hiru ehun bat lagunen aitzinean hitzaldi baten egiten ari zelarik. Oraino arras gaztea, 50 urte joan den otsailean beteak. Hogoi urte alderdi sozialixtaren kidetarik zela. Hamar urte huntan deputatu. Jaz, irailean, jarria zen Emmanuel Macron hautagaiaren alde, bere alderdian guti zirelarik oraino hautu hori deplauki egina zutenak. Macronen aldeko dei suhar baten entzun-arazten ari zen preseski, xede hortarat muntatu bilkura batean, eta bat-batean erori da. Berehala altxatu dute eta Saint-Brieuc hiriko ospitalerat ereman bainan ez omen zen deus egitekorik...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren k...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016