Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Maiatzaren 11a

Eskoletako garraioak

Maiatzaren 15etik uztailaren 21a artean idekiak dira aitzin izen emaiteak ondoko ikasturterako.

Maiatzaren 15etik uztailaren 21a artean idekiak dira aitzin izen emaiteak ondoko ikasturterako. Hegobus enpresarekin kontaktua hartzeko deitu tel. 0800 891 091 edo webgune huntara: Hegobus.com
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2017/05/11

Apirileko sortze eta heriotzeak

Lau sortze eta hiru heriotzerekin bururatu da azkeneko hilabetea. Ongi etorri mundu huntarat Bertello Rose Amotze kartierean, Batard Noé eta Cancillo Zoé Lakua auzoan eta azkenik Pirao Joanna Igel Karrika bidean. Hauen burasoeri ere zorionak eta partika dezatela beren bozkaria ume hauekin.

Heriotzeeri dagokionez, Dastarac Guy 29 urte, Denoix de Saint Marc 84 urte eta Léta Jean Noel 72. urtean. Penak hunkitzen dituen familia eta ahaideeri gure doluminak.

...

Irakurri segida

3400. zbk

Nor garen ageri da ikusiz zer egiten dugun eta ez baitezpada zer erraiten.

Albert Camus

Gure Hitza | 2017/05/11

Xantre baten parekoa

Jean-Louis Harignordoquy

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen.

Oraino duela mende erdi bat zonbait herritan baziren xantreak. Bankakoa doi doia ezagutzeko denbora ukan nuen. Peio Erramuzpe-Manexene bertsolariaren anaia zen. Eliza gibeleko galeriatik kantatzen zuen. Orain bezala, orduan ere Banka herri kantaria zitaikeen, baina haren ahots ederra eta puxanta franko aise gailentzen omen zen, bereziki gazte zelarik. Iragan mende hastapenean, Baigorriko xantrea ere famatua zen: Bettiri Dibarrart bertsolaria. Moldatzen zituen bertsu ederrak baino gehiago haren ahotsa gustatzen omen zitzaion orduko apezari.

Herritarrak eta urrunagoko kantuzaleak harriturik utziz, supituki eta goizegi joan zigun Panpi Portugalek ere gazte gazterik erakutsia zuen kanturako zaukan dohaina. Hain zuen ahots ozena eta orratza bezain xuxena, haren ahots-soinua berriz entzuleak atsegin. Artetik erraiteko, xuxen kantatzeak eskatzen du beharri xuxena ukaitea; ez baita denei emana. 38 urtez herriko erretore egon zen Aldudar Léon Erramuzpe apezak bestaburu frankoren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016