Gure Hitza | 2017ko Urriaren 26a

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan, besta larunbatean hasten baita, igandean izaten bada ere handienean. Mintza gaiten garbiki, hitzordu airos eta balios franko izaten da gure artean urtearen buru batetik besterat baina guti daitezke bazterrak hoinbeste harrotzen dituztenak. Bi egunez beraz feria izaten da, biperraren feria eta tokian tokiko beste ekoizpen askorena. Besta giro batean bistan da. Larunbatean, arratsaldeko 5etan, patronaiako gelan entzunen da Ezpeletan Kantuz. Arratsean, afaria merkatu-gunean. 9etan beste kantaldi bat, hau elizan. Igandean, meza nagusia 10etan, hor dira biperrak benedikatzen. Kofradia franko elkarretaraturik, batzuk urrunetik etorriak, denak kartsuki atxikiak jateko edo edateko on zerbaiti. Denak ikusiko dira karriketan ibilaldi alegera bat eskainiko baitute guzien atsegingarri. Gero, jauregi zahar ederraren itzalpean nolazpait, biltzar nagusia. Hor, Biper-saria emanen zaio Fabien Paleau kirolari txapeldunari. Bestalde, merezimendu handiak badituen ezpeletar bat, Robert Pagola, kartsuki ohoratuko da. 70 urte ditu eta aspaldian ari da lan eta lan herriko elkarte askoren laguntzaile, errotik horretakoa baita, gain-gainetik jendekina eta zerbitzu egilea. Arrunt atxikia bere herriari bai eta herritarrei.

Biltzar horretarik landa, bazkaltzen ahalko da herriko jatetxe guzietan. Aratsaldean ere, abusagailu franko, makilariak eta pilota partida besteak beste. Bai, aurten ere, itxura guzien arabera, besta gaitza behar litake!

Horiek hola, hau ere erran behar dugu: udazken honetan, Ezpeletak bestalde ere baduela aipaldi ainitz eta ainitz, Senperek ere ba, jakin baita alabainan helduden urtean txirrindularien Frantziako itzulia hortik iraganen dela. Eta ez bakarrik iraganen gainerat! Uztailaren 28an, larunbatarekin, Senperetik abiatuko Ezpeletarat heltzeko, ez xuxenean, bainan inguruko herrietarat ere agerturik. Haitada hori azkenaren aitzinekoa izanen da, munta handikoa, txirrindulariek bakarka eginen dutena, zoinek emanen duen denbora gutiena... Itxura guzien arabera, ikaragarriko arrakasta ukanen duen eguna! Karia horretarat, telebista, irrati eta egunkarietan, zernahi eta zernahi aipaldi ukanen du gure Iparraldeak, Senperek eta Ezpeletak bereziki. Bai eta nahitez horko bazterrek eta horko ekoizpenek, segur ez dutela beraz ahantziko Ezpeletakoa deitzen den biperra. Hots, heldu den urtean bi Biper-Besta izanen dira nolazpait, bat uztailean eta bestea urrian. Segur, gastu handiak ere izanen dira afera horrekin bainan bada laguntza batzuen mentura eta holako gertakari batek ondotik ere baditu ekarpen nasaiak, denek hala diote behin...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016