Herriz Herri - Lasa (NB) | 2017ko Urriaren 26a
Heriotze
M.G.
Berri ezin tristeagoa hedatu zaiku urriaren 15ean.
Berri ezin tristeagoa hedatu zaiku urriaren 15ean. Harriturik, gogoak ilun ezarri gaitu jakitean Florent Lançaro Mendibehereko semea zendu dela. Gertatua lekuko, zonbat galdera ez du sortzen gisa hortako heriotze batek arraposturik gabe gelditzen direnak, nehork ezin asmatuzkoak baitira. 36 urte zituen, biziko gaitasun hoberenean. Urriaren 18an Cornu jaun erretora meza emaile, elizkizun eder eta jendetsuak lagundu du kantu eta otoitzez etxeko hilobi berriraino. Parte hartzen dugula zuen nahigabe bortitzean, onarzkitzue, aita-ama, haurride eta hurbileko guziek, gure bihotzetikako dolumin bizienak.










