Herriz Herri - Banka (NB) | 2017ko Urriaren 26a

Kintoa Kurri

Hoberenen podiuma
Hoberenen%20podiuma

Iduzki goxoa zen urriaren 15ean, Bankan antolatu den Kintoa Kurri lasterkaldiarendako.

Iduzki goxoa zen urriaren 15ean, Bankan antolatu den Kintoa Kurri lasterkaldiarendako: 300 bat lasterkari eta kurritzaile ibili dira 20 kilometroko bidean, 1.300 metroko desnibel positibo desafiatuz. Parte hartzaile frango beraz. Horier gehitu behar zaizkie 35 lasterkari gazte, bigarren aldikotz antolatua zen Kintoa Kurri Ttipi haurren zoingehiagoka egin dutenak. 129 lasterkari agertu dira lasterkaldiaren abiatzean. Lasterrenik ibili dena izan da Asier Apezetxea gipuzkoarra, 2 oren 3 minutu eta 57 segunduz; ondotik, Marcel Erreçarret eta Philippe Bordenave. Emazteetan, Jone Celayeta Lazkano, hura ere gipuzkoarra, 2 oren 46 minutu eta 24 segunduz, Marie Ostrowiecki eta Carole Duharten aitzinean. Lasterkaldia eta ibilaldiaren antolatzaile den AIBA elkarteak bihotzetik eskertzen du Euskal Raid elkartea bere laguntzaz eta profesionalismoaz ekitaldiaren prestaketa eta segipenean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016