Kostaldean | 2017ko Urriaren 26a
Baigorriko alderat joanik
Aurten ere, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan seigarreneko klasetan direnek gaitzeko egonaldia egin dute Baigorrin, usaian bezala zernahi gauza ikusiz eta ikasiz!
Aurten ere, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan seigarreneko klasetan direnek gaitzeko egonaldia egin dute Baigorrin, usaian bezala zernahi gauza ikusiz eta ikasiz! Xarmanki kurutzatu ere ikastola askotan diren beste ikasle batzuekin. Musika tresna askori ohartu, Paxkal Indorekin. Bertsu gaualdi bat preziatu, Aitor Servier eta Ortzi Idoate trenpu gaitzean. Jean-Bernard artzaina lagundu gasna egiten. Baigorri herrian gaindi kurritu, gaitzeko bazterrak ikusiz, bainan ere eliza, Etxauzko jauregia eta beste eraikin asko. Izadiak dauzkan altxor batzu aztertu, mamutxa eta beste. Euskal mitologiari behako zabal bat eman, munstro batzu agerrarazteraino! Mahasti batzutan ibili. Ikasi ere iguzki lorea nola eta zergatik ezartzen zen À¢'€'" eta ezartzen den oraino ere, lekuka segurik À¢'€'" etxe baten atean, etxearen babestea gogoan. Ipuin politak entzun, batzu hemen berekoak eta beste batzu Afrikaren zolatikakoak, Kattalin eta Jokin kondalari erne... Edergintza tailer batzutan parte hartu untsa xintxoki! Senperen ere gelditu, 1609ko sorgin istorio latzak gogoan... Hots, egun batzu ezin ahantziak!









