Herriz Herri - Lekorne (L) | 2017ko Urriaren 26a

50 urte

14 lekondarrek ospatu dituzte beren 50 urteak omore onean, denbora goxoz Baionan joan den larunbatean zortzi.

14 lekondarrek ospatu dituzte beren 50 urteak omore onean, denbora goxoz Baionan joan den larunbatean zortzi. Poteoaren eta Baiona-Miarritze errugbi derbyaren ondotik, ongi jan dute Ttipia ostatuan eta bukatzeko dantzan ari izan dira Bar Rock delakoan. Asmoa dute berriz elgar ikustea heldu den urtean Lekorneko pestetan. Gure agurrak eta oroitzapen beroenak hor ez zauden klasako zortzi laguneri. Plazer haundia izan da, haatik, Jean-Marie Bidegain lagunaren ikustea, hau urrundik jina baitzen bi egunendako. Osagarria izan bedi beti denentzat eta egon beti gazte eta lorios!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016