Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Urriaren 26a

Heriotze

P.U.

Bai, sortze baino gehiago heriotze delarik gure xokoetan, behar da zonbait gogoeta egin.

Bai, sortze baino gehiago heriotze delarik gure xokoetan, behar da zonbait gogoeta egin. Huna Frantxoa Noblia aitatxi pausatu dela Mendiondoan 78 urtetan, asko urte iraganik harat-hunatetan ospitalean. Bai, gure langile adretak ez zuen merezi hola borrokatzea azken urtetan. Aldiz Maitexa Dubois amatxi Agerrekoa 86 urtetarat heldu da, bainan hunek ere ospitale eta zahar-etxeak ezagutu ditu azken urtetan. Bai, maitasun iturria zaukan baiguratarrak. Ez zuen hunek ere lur huntako itzulia hola bukatu behar. Utzi dituzten familiako espos-lagun eta segida guzieri gure bihotzeko sendimendu hoberenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016