Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2017ko Urriaren 26a
Dolu
JP-C.
Kaiet Hastoai erranez geroz denek bazakiten nor eta nungoa zen (deituraz Indaburu), egia erran abantxu 96 urtez bizi zirelarik (hilabete bat eskas) bada epea presuna baten ikusteko eta ezagutzeko.
Kaiet Hastoai erranez geroz denek bazakiten nor eta nungoa zen (deituraz Indaburu), egia erran abantxu 96 urtez bizi zirelarik (hilabete bat eskas) bada epea presuna baten ikusteko eta ezagutzeko. Gainera holakoa baitzen Kaiet, etxeari eta familiari atxikia, bainan ere lagunkina, erdi irri batekin bere zirtoa botatzen zuenean. Ahal zueno ere ikusi dugu elizkizunetan, "gauden aitak iduri fededun laborari", kantu lelo hori amaren altzoan xurgatua baitzuken. Kasik ahanztera nindoan aipatzeko ihiztari abil atrebitua zela, harrabots handirik gabe. Hunen ehorzketetan jendalde ederra bildu da otoitz eta kantuetan parte hartuz eta sustengu ekarriz familia guziari. Zoini buruz baitoatzi gure dolumin bihotzekoak.










