Euskal diaspora | 2017ko Urriaren 26a

Eihera Mintzo San Frantziskon, kantariak Argentinan, EH Sona... eta Londres

Joseba Etxarri

IRMA HURAKANAK birrindu egin du Kuban Ciego de Avila herrian den euskal pilota kantxa. Egun hauetan eremua garbitzen ari dira, denboraz materiala lortu eta pilotaleku berria eraikitzen hasteko (arg. Invasor-EuskalKultura.com)
IRMA%20HURAKANAK%20birrindu%20egin%20du%20Kuban%20Ciego%20de%20Avila%20herrian%20den%20euskal%20pilota%20kantxa.%20Egun%20hauetan%20eremua%20garbitzen%20ari%20dira_%20denboraz%20materiala%20lortu%20eta%20pilotaleku%20berria%20eraikitzen%20hasteko%20(arg.%20Invasor-EuskalKultura.com)

Heldu den ebiakoitzean eginen dute San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center), BEO Basque Educational Organization antolatzaile, Euskal Kultur Eguna 2017, aurten "Euskal Mitologia eta Izpiritutasuna" (sic) hizpide harturik.

SAN FRANTZISKO

Heldu den ebiakoitzean eginen dute San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center), BEO Basque Educational Organization antolatzaile, Euskal Kultur Eguna 2017, aurten "Euskal Mitologia eta Izpiritutasuna" (sic) hizpide harturik. "Eihera Mintzo", honela, euskaraz idatzia, titulatu dute jardunaldia eta hizlari izanen dira Mia Arostigui, Miren Asumendi, Begoña Echeverria eta Denise Orpustan-Love. Beste gazte euskal-amerikar batek, Caryn Larrinagak, bere azkeneko liburua aurkeztuko du "Galtzagorriak and other creatures" ("Galtzagorriak eta beste izaki batzuk", ilustratzaile Carina Barajas Ezterenzubikoen ondokoa), eta Euskal Herriko komitatu berezi Aire Ahizpak izanen dira. Nevadako Ruby Mountainseko Ardi Baltza dantzariek koreografia berriak dantzatuko dituzte, eta Amets Arzallus ere hor izanen da, bere bertsuekin afaria edertzen. Egun arras interesgarria iduri du doaike.

ARGENTINA

Hamabost eguneko tour argentinarra hasiko du azaroaren 1ean Michel Etcheverryk, Jean-Louis Bergara eta Bernard Chaubadindeguy musikari lagun. Azaroko bigarren astean San Nicolas hirian eginen den 2017ko Euskal Aste Nazionalean hartuko du parte, zenbait kantaldi emanik, baina lehenago ere arizanen da hirukotea kantuz euskal etxeetan, hala nola Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean (azaroaren 2an), General Las Heras-en (4an), Buenos Airesko Euskaltzaleak-en (5ean), General Rodriguez-en (6an), General Belgranon (7an), San Nicolasko Euskal Astean (8-12ra) eta Buenos Airesko Laurak Bat-en (14an), 15ean Ezeiza aireportutik gibeleratzen hasteko. Data horietan Euskal Herriko beste zenbait kantari ere ibiliko dira Argentinan kantuz, hala nola Xabaltx, Mikel Urdangarin eta Joseba Gotzon, bakotxa bere programarekin. Haatik, helduden asteko igandean, batzuk bat eginen dute Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak antolatu kontzertuan, non Etcheverry, Xabaltx eta Urdangarinekin batera, Argentinako Zutarriak eta De dos a dos (Maral) taldeak ere parte hartuko duten.

BARTZELONA

Aste honetan hasia da Bartzelonan, hiriko Euskal Etxea antolatzaile, Euskal Herria Sona musika jaialdia. Abendoaren 1eko Zea Mays taldearen kontzertua ukanen dute aurtengo edizioko azkena eta bitartean honako euskal musikariek joko dute hirian beste hainbeste kontzertutan: Korrontzi, Zazkel, Esne Beltza, Amorante, Juan de Diego, La Basu, Eneritz Furyak, Audience, Niña Coyote eta Chico Tornado, Joseba Irazoki, Kalakan, Mice, Ainara Legardon eta Doctor Deseo, aipatu Zea Maysekin batera. Informazio guzia, ehsona.cat webgunean.

MONTREAL eta LONDRES

Montrealen, Maider Martineau trikitilaria partaide duen TokaTaNoka taldeak kontzertua emanen du "Sorginen dantzaldia TokaTaNoka-rekin" izenpean ostiral huntan, BaFolk Montrealek antolatua. Eta Londresen, Ezohiko Bilkura Nagusia eginen du Euskal Etxeak, Oxford Housen 12etan, euskaldunak oro komitaturik, apirilean egoitza galduko dutelarik, irtenbide xerka. Hirian bizi bazira, zatoz eta izan partaide.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016