Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Urriaren 26a

Abisuak

Eskubaloi sekzioak antolatzen du igande huntan selauru hustea egun osoan, Gazteluko aparkalekuan.

Eskubaloi sekzioak antolatzen du igande huntan selauru hustea egun osoan, Gazteluko aparkalekuan. Saltzaile guziek deitu behar dute telefono huntara: 06 73 81 06 81, beren lekuen segurtatzeko eta informazio gehiago ukaiteko. Orain denek ezagutzen dugu selauru-husteen printzipioa eta parada ona izaiten da afera batzuen egiteko sal-erosketen bitartez, denbora berean diru laguntza sortzen du antolatzaile den elkartearendako. Omiasainduko elizkizunak ohikoak izanen dira, meza nagusia goizeko 10ak eterditan eta arratsaldean bezperak 3ak eterditan, hauek kantatu ondoan hilerrietako bidea hartuko da prozesioarekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2017/10/26

Senperetik Ezpeletarainoko etapa

J-J. Lasserre departamendu burua, P-M. Nousbaum (Senpereko auzapeza), Francis Lafargue (Euskadi Murias taldea), J.M. Iputcha (Ezpeletako auzapeza), Jon Odriozola (Euskadi Murias), Christian Prudhomme (Frantziako Itzuliko zuzendaria) eta Ruben Perez (Euskadi Murias)
J-J.%20Lasserre%20departamendu%20burua_%20P-M.%20Nousbaum%20(Senpereko%20auzapeza)_%20Francis%20Lafargue%20(Euskadi%20Murias%20taldea)_%20J.M.%20Iputcha%20(Ezpeletako%20auzapeza)_%20Jon%20Odriozola%20(Euskadi%20Murias)_%20Christian%20Prudhomme%20(Frantziako%20Itzuliko%20zuzendaria)%20eta%20Ruben%20Perez%20(Euskadi%20Murias)

Bazterrek fur-furian behar lukete 2018ko uztailaren 28an, alabainan oihartzun handia sortuko du azken aitzineko etapa hunek Euskal Herri guzian, pentsatzekoa da milaka jende hurbilduko dela eta ikurrinek ere bide sahetsak bezti behar luzketela.

Irakurri segida

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016