Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017ko Urriaren 26a
Euskara kurtsoak
Aurten ere euskara ikas daiteke gure herrian, Foyer de Bardos kultura elkarteak lehen irakaspena eskaintzen baitu ortzegun oroz, Salako 2. gelan, 19:30etarik 21:00ak arte.
Aurten ere euskara ikas daiteke gure herrian, Foyer de Bardos kultura elkarteak lehen irakaspena eskaintzen baitu ortzegun oroz, Salako 2. gelan, 19:30etarik 21:00ak arte. Kurtsoak Beñat Lefeverrek ditu jarraituko, 2018ko ekainaren 28a arte. Prezioak iaz bezalakoak dire, hots 20€ko urtesaria + 20€ kurtsoendako. Edozein argibiderako, Maya Marcel presidentea deitzen ahal duzue 06 59 01 23 46 zenbakirat edo foyerdebardos@gmail.com helbiderat izkiriatuz.











