Gogoa hazi | 2017ko Urriaren 26a

"DROIT DE CUISSAGE"

Jean-Louis Davant

Usantza itsusi horrek izenik ez du euskaraz, ene jakinean bederen. Gisa batez hobe!

Usantza itsusi horrek izenik ez du euskaraz, ene jakinean bederen. Gisa batez hobe! Dena dela, bego frantsesez. Salbuespenez kanpo, jendeak uste du Erdi Aroan tokiko jaunak bazuela delako eskubidea (üzkübidea?): hots ezteietako gauan andere ezkonberriarekin oheratzekoa. Haatik historiazaleek afera zuritu dute: holako dretxo eta zuzenik ez dela behin ere izan erresuma hauetako legedian. Aitzitik, auzitegietako paper zaharretan ikus daiteke jaun batzu kondenatuak izan zirela botereaz baliatu zirelako beren meneko andre batzu sexu harremanetara behartuz. Elizako buruzagiak zinez kilika ziren sexuko gauzetan eta indar handia zuten jendartean. Gero XVIII. mendean, Voltaire eta Beaumarchais idazle handiek mitoa erabili zuten jauneriaren zikintzeko. Halaber XIX.ean errepublikanoek erregimen zaharraren desohoratzeko.

Gaiaren aipatzera zerk naraman: egun hauetan eskandala gorria dugu irrati, telebista, kazetetan, Hollywoodeko zinegile baten inguruan, andere aktoreak trumilka jaiki baitzaizkio bere peko zituenean sexu harremanetara behartu zituelakoan, zenbait klarki bortxatu ere dirudienez. Kasu berezi horretarik aho-mihizko auzia hedatu da aburu publikoan: ez dela segur bakarra, bereziki zinemaren inguruko lanbideetan. Jaun horrek izari guziak gainditu dituela naski, baina beste neurri batean ez dela usaiaz kanpoko egitatea zinemako munduan, orokorkiago artisten munduan: lanaren truke gisa horretako tratamendurik inposatzen zaiela andere gazte askori.

Mundu horretarik kanpo ere, buruzagi batzuen oilarkeria zakarra ez omen da ohiz kanpokoa. Gizon batzu emazteen jabe balira bezala jokatzen dira neholako errespeturik gabe, gainera ez bakarrik nausien lerroan, baina langileen artean ere. Badira, eta ez guti, beren botere txikiaz baliatzen direnak ozka bat beherago diren andere langile lagunen behartzeko, edo gorputzeko indar soilaz beren mailakoen harrapatzeko. Egitate tzar horiek ez omen dira salbuespenezkoak. Jadanik sumatzen ziren jendartean, bainan orain argi betean agertzen dira, emakumeak beren ohiko ahalgetik jalgitzen ari baitira, zirikatzaile "urde / zerriak" salatuz komunikabideetan, baita gero eta gehiago auzitegietan ere.

Botere publikoak, buruzagi politikoak eta hautetsiak auzian sartzen dira gero eta gehiago, berriki egina den legedia zorroztu nahiz, metroko eta karrikako zirikatzaileak ere miran hartuz. Funtsean andreen berdintasuna da jokoan. Urrats handiak egin dira, bereziki legeetan, baina maiz paperean egoiten dira. Praktikan bide luzea gelditzen zaigu aitzinean mundu patriarkal eta matxista batetik ateratzeko, munduko eskualde aitzinatuenetan ere, zer erranik ez gibelatuenez, asko baitira. Lan horretan parte hartu behar dugu gizonek, bereziki emakumeei buruz dugun ikuspegia hobetuz: ez daude gure meneko, ez dira gure tresnak, ez gara horien ez eta inoren jabeak. Sexura mugatuz egungo, naturatik dugun horrek ez gaitzala goberna; guk dugu hori gobernatu behar, gainerako guzia bezala arrazoinaren meneko atxiki, eta ez arma bat bezala erabili, beste animalia arrek baino sordei eta pisago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016