Inbido | 2017ko Urriaren 26a

Santimamiñe harpeak (beretik)

Muslaria

Joan den astean hemen berean aipatu ditugu Santimamiñe harpeak, nun kokatzen diren, noizkoak diren hiru gela handitan dauzkaten marrazkiak, denak historiaurrea denborakoak ez da dudarik, eta nola haur batzuk zituzten batere funtsik gabe deskubritu, duela ehun urte...

II-Bisonte eta zaldiak

Joan den astean hemen berean aipatu ditugu Santimamiñe harpeak, nun kokatzen diren, noizkoak diren hiru gela handitan dauzkaten marrazkiak, denak historiaurrea denborakoak ez da dudarik, eta nola haur batzuk zituzten batere funtsik gabe deskubritu, duela ehun urte... Artetik erraiteko, nola behar da mintzatu toki hori aipatzen delarik? Harpea ala harpeak? Han berean biak entzun ditugu arrunt hangoak diren jende batzuri. Gu segitu gituen gizon gazteak beti erran du harpea, sartze bakar bat baizik ez delakotz. Beste batzuk harpeak diote, hiru barne handi badirela bat bestearen ondotik... Harpe hortan edo horietan altxor bat badela, hori haatik nehork ez du ukatzen ahal... Badira orotarat berrogoita hamar bat marrazki, hiru bakarrik sar-eta segidan den barnean, aise gehiago ondoko bietan... Marraztuak beltxez, ikatzarekin, zernahi abere, bainan kasik denak bisonte eta zaldiak... Denbora heietan, bazen hor gaindi zaldi frango bainan ere zernahi bisonte. Santimamiñeko marrazkietan badira 32 bisonte, 6 zaldi, zonbait ahuntza, orein bat eta hartz bat. Zendako marrazten ote zituzten gehienik bisonteak? Nehork ezin ihardets holako galde bati... Marrazki aipagarrienetarik batean, agertzen da zaldi bat eta haren itzulian bederatzi bisonte. Horrek ba ote luke erran nahi berezi bat? Hori ere ez da sekulan jakinen... Iduriz bisonte batek baduzke bi buztan. Artistaren huts bat beharbada? Ala irudi horrek ba ote dakar beste mezurik, guretzat ezin ulertua? Beste gauza bat kezkagarri dena ikerle askorentzat. Badakigu, gisa hartako hezurrak kausitu baitira, beste abere frango bazela aspaldiko mende heietan gaur Euskal-Herria deitzen dugun lurraldean. Hala nola besteak beste errinozero iletsua, frantsesez deitzen dutena "rhinocéros laineux". Aurrehistoriako artista heiek ezagutzen zuten bistan da bainan bihi bat ez dute marraztu. Horra beste misterio bat...

Altamira ez hain urrun

Santimamiñeko marrazkiak aipatzen direlarik usu gogorat heldu dira ere Altamira harpekoak. Segur, Altamira ez da Euskal Herrian bainan Kantabrian, Santander hiritik frango hurbil. Oro har Santimamiñetik ez batere urrun haatik. Untsa har dezagun burutan denbora heietan ez zela mugarik hor gaindi... Altamirako harpea 1879an deskubritua izan zen. Ikerketa batzu abiatuak zituzten eta ikerle baten alaba, zortzi urteko haurra, lehena izan zen ohartu zena murru pareta batean ikusten zela zezen bat. Haurrak zezena deitu zuena bisonte bat izanki. Altamira eta Santimamiñeko marrazkiek badute elgarren eite handia. Altamiran ere bisonteak nagusi, orotarat 16. Badira ere zaldiak. Eta bi basurde, Santimamiñen ez delarik basurde bihi bat. Bestalde, ikerleen arabera, keinka bertsukoak dira marrazki horiek denak, Altamirakoak beharbada mila urte lehentxago lantuak, zonbait segurik. Eta nolazpait koloreztatuak, gorriz eta horiz gehienik, Santimamiñen ikatzaren beltza baizik ez delarik ageri. Bainan bisonteek bereziki itxura ber-bera dute... Ezagun da artistak molde berean ari zirela beren edergintza lanetan...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3422. zbk

Ez gaizkirik erran zuhaurren buruaz lan hori utzi zure adiskideri.

Talleyrand

Gure Hitza | 2017/10/26

Biper Besta

Janbattitt Dirassar

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan.

Jateko franko hein bat hilak izaten ahal dira ez bazaie gatz birbirika bat ematen. Ez sobera haatik, jatekoak berenaz duen gustu onaren lagun eta ez gustu horren kaltetan. Gisa berean, biperrak ere, nun ez den sobera bizia, jateko ona aitzina ontzen du. Eta guk hor dugu preseski Ezpeletako biperra, gero eta fama handiagoa baduena, biziki hein onekoa, ez sobera bizia eta ez ere sobera eztia, ainitz gauzarekin xarmanki akomeatzen dena... Badu orai mende erdiño bat gaitzeko urratsak egiten direla biper balios horren alde, denetan hobeki ezagutarazteko, sor-marka baten babespena erdietsirik. Lan ederra akuilatzen dute ekoizleek berek, kalitate hoberenaren arrangura sano batekin. Lan ederra darama ere Biperraren kofradiak, hala nola urte guziez urri hondarrean muntatuz Biper Besta. Aurtengoa beraz asteburu honetan. Lehenbizikoa 1967-an egin zen eta geroztik gero eta arrakasta gehiago badauka besta arraro horrek. Jendea burrustan etortzen da eskualde guzietarik. Eta bi egunez segidan,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016