Azalekoa | 2019ko Urtarrilaren 17a
Aihertarrak Korsikan kantuz
P.J.
Zer egitasmo pollita burutu duten Aihertarrek joan den urriaren 26tik 31ra Korsikan! Pollita eta guziz berezia.
Zer egitasmo pollita burutu duten Aihertarrek joan den urriaren 26tik 31ra Korsikan! Pollita eta guziz berezia. Hamabi aihertar eta donoztiritar bat À¢'€'"eskusoinularia, hunek ere erroak Aiherran dituÀ¢'€'" Korsikan barna ibili dira, hango jendearekin ostatuetan kantuz artzeko. Ideia hori nola ondu zitzaien kondatu dauku Jean-Mixel Barbier aihertar kantuzaleak. Herritar multxo batek ohidura zaukan herriko bestetan elgarretaratzea birletan jokatzeko, angira jateko eta kantuz tirahala artzeko. Ondorioz multxoak deliberatu zuen kantu-afari zenbait muntatzea urtean zehar herrian berean, ostatuan. Arrakasta polliteko kantu-afariak, parte hartzaileak bi bozetan ari zirela, paperik gabe, kantuak gogoz ikasirik.
Eta Jean-Mixelek orduan pentsatu zuen aspaldiko amets bat bete zezakeela taldeak, kantu-afariak hain maite duen Korsikan antolatzea, lauzpabost gauez. Taldeari leialki jarraiki ziren kantariak urte batez kantu errepiketan arizanik, 20 bat kantu apuñatik ikasiz, Korsikarateko bidaia xeheki egitarautu zuen Jean-Mixelek, Korsikan gaindi jadanik ezagutzen zituen tokiak eta jendeak berme.
Korsikako kakolak
Ostiral batez heldu ziren Aiacciura hegazkinez "Korsikako kakolak" À¢'€'"hala izendatua zuten beren taldeaÀ¢'€'" autobus bat haien beha zagola, xofurrarekin, beren zerbitzuko jarria egonaldi guziko. Berehala hiriko auzo herrikoi bat kurritu zuten, karriketan kantuz arizanez, bistan da, eta ondotik "Sanguinaires" uharteen bisitatzera joan ziren, taldeko bizpahiru lagunek ez baitzuten ordu arte sekula zangorik eman Korsikan, gisa hortan aukera paregabea zutela ugarte eder horren hurbilagotik ezagutzeko. Eta arratsean mendiartean kokatzen den Vico herrira jo zuten, han ukanki bost gauentzat egoitza. Ez da erraitearen beharrik herriko ostatuan alimaleko giroa ezarri zuela taldeak, ozenki kantuz arizanez, hango jendea loriatua, korsikar kantu batzuk ere nahasten zirela euskal kantueri.
"Bastelle" eguna
Biharamuna, larunbata, Vicotik frango hurbil den Soccia herrian dute iragan. Soccia da, besteak beste, Canta u Populu Corsu taldeko Ceccé Buteau kantari enblematikoaren herria. Hortik gomita berezia ukana zuen taldeak, Omiasaindu aitzineko larunbatarekin urtero ospatzen den "Bastelle" hilen egunean parte hartzeko. Ezin ahantzizko eguna, herriko ogilabearen inguruan, "bastelak" janez, erran nahi baita kuiatxo, gaztain-irin, tipula eta brocciu gasnaz osatutako opilak, hemengoek beren etxetako gasna eta patxarana ere zutela eramana, hori dena kantu giroan eta euskal dantza jauziak alegeraki emanez, bi populuren arteko batasun miresgarrian. "Hangoak ere euskaraz kantuz, ikaragarria!"
Bastiako kantaldi zoragarria
Igandea aproposa izan zaio taldeari kostaldea doi bat bisitatzeko, Cargese, Piana (bere "calanques" edo itsasarte miresgarriarekin), Porto... Gauari buruz, aldiz, kantu-afaria Guagno herrian, Canta u Populu Corsuko Jean-Claude Lecaren ostatuan: "ikaragarriko giroa, biziki berant arte!" Astelehena, haatik, tenpesta eguna suertatu zaio taldeari, doi doia Evisako eskualdeari behakoa emateko denbora hartuz, gero ateraldiak debekatuak, arratsean ere ezin kantatuz ostatuan. Ondorioz, batzu ta bertzeak goizik etzan dira eta zurrungak berehala loratu, omen, aitzineko egunetako akidura bizkar gainean fran gotto metatua baitzuten. Asteartea, azken eguna, egun handia, Bastiako bidea harturik. Lehenik Lehen egunean haurrak leku berriaren ezagutzen ari geldialdia Corte herrian, han aurkitzen zutela aspaldiskoan han bizi den Joritz Larraza ziburutarra. Hau historialaria izaki, Corteko zitadela bisitarazi die eta ere independentismoaz, herriko unibertsitateaz eta laborantzaz mintzatu. Interes handiko geldialdia. Bideetan nekeziak ukanik, hala nola elurra Vergioko lepoan, hala ere arratsean Bastiara dira heldu, han hiru oreneko kantaldi zoragarria zutela gozatzen. Lehenik Eramu in campu taldea, ondotik Feli kantaria, bere musikariekin, eta Canta u Populu Corsu taldea, ezin asmatuzko giroa bizi izan dute Aihertarrek, emozioz betea. Gauerditan ttanko, haatik, Vicora itzuli behar, hiru oreneko bidea, doi bat lo egiteko, gero Aiacciun itzulerako hegazkina hartu behar-eta.











