Herriz Herri - Heleta (NB) | 2019ko Urtarrilaren 17a
Heleta
Euskal Herriko mus xapelketa:
Lehen partea iragan zen urtarrilaren 12an, bigarrena beti Larre ostatuan urtarrilaren 19an, (20:30), galdegina da izena emaitea ostaturat deituz 05-59-37-62-81. Gazte eta andereen mus lehiaketan parte hartu nahi dutenek ere beren izena emaiten ahal dute toki hortan berean.
Informazio bilkura:
Linky elektrika kontagailuen inguruan eztabada anitz badira. Zalantzan ezarriz kontagailu horien fidagarritasuna. Hau dela eta informazio bilkura bat antolatua da ostiral huntan (19:00) Heletako "foyer" gelan.











