Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2019ko Urtarrilaren 17a
Iholdi
J.P.C.
Dolu:
Maialen Curutchet Amostoiko andereak utzi du mundu hau 99 urtetan, herriko emazte adindunena, azken denboretaraino etxean egonik, zonbait hilabete zituen erretira etxean zela. Bere bizian anitz lan eginik, beti omore onean, arta zuen ere bere fedeaz, ez baitzuen arrotz elizako bidea. Jainkoak eman diezola araberako saria, gure partetik dolumin bihotzekoak familia guziari.
Agiantzak
Urte guziz bezala, auzapezak eskaini ditu urte berrikari agiantzak, behako bat emanez joan den urtean egin dituen laneri: uraren kudeantza Euskal Elkargoak hartu du bere gain, egin behar diren lanen %50a horrek du kudeatuko. Errepideak estatu onean atxikitzea 100 000€. Eliza eta hilerriez kanpo, beste toki publikoak enbalditueri idekitzeko gisan ezartzea. Postako etxea erosirik aurten hasiko dira obrak, azpian Herriko Etxearen gela eta estaian bizitegia, oraiko Herriko Etxea joanen da eskolari. Griña estaduak diru laguntzak tinkatu dituela 40 000 euroz gutiago, Euskal Elkargoak doi bat emanik ere oraino urrun gira lehengo mailetik, zion Beñat Cachenaut auzapezak. Erretira etxeak eginen du inguruan baratze bat, bai gazte, bai horgo bizidunek lantzeko, herriak diru laguntza poxi bat emanen du. Bururatzean eskertu ditu kontseiluko, bai eta herritarrak beren borondate ona erakutsi duten guziak urte berri on bat desiratuz. Goretsi ditu pilotari gazte multxoa, kuraia emanez eskaini du herriaren izenean gutun-azal bedera, goxagailuz betea zen mahainaren inguruan bururatu da gaualdia.











