Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Urtarrilaren 17a
Lekorne
Antzerki ikusgarria.
Kultura Bidean denboraldiak "MOTTES" ikusgarria proposatzen du urtarrilaren 18an (19:00), Lekorneko Hodi Aldean gelan. Ariège eskualdeko Soluble Kia konpainiak emanen du, publiko guzientzat 6 urtetik harat. Prezio desberdinak dira adinaren arabera: 10€, 6€ eta 4€.
Dolu:
Maitexa Curutchet hil da 94 urtetan, Lekorneko elizaz arduratzen zen eta luzaz apezetxean bizi izan da, joan den astelehenean iragan dira ehorzketak. Doluminak familiari.
Eskuz Esku
elkartearen sustengu kontzertuan, 50 bat jende bildu zen Lekorneko elizan, Angeluko abesbatzaren entzuterat eta tokiko etorkinen sustenguz.
Eskulan
Bestalde ofiziale berri bat plantatu da herrian, Muxileneko Medik du kudeatzen eta Msm Renov Auto deitzen da. Autoen garbiketaren arloan ari da (barnekoa eta kanpokoa), karrozeriaren tindu lanak barne. Zuzenean etxean edo lantokian artzen ahal da, manera badu ekipatua duen kamionaren bidez. Xehetasun gehiagorentzat deitu: 06-60-34-24-28.
Esku pilota
Baigorriko kantxan, esku huska, Frantziako xapelgoaren kondu artekoen mailean, Airetik-eko Iban Zaldunbide eta Iban Errekart- ek frango aise galdu zuten finala. Errebantxa baten parada, laster abiatuko baita buruz burukako xapelketa.











