Gure Hitza | 2019ko Urtarrilaren 17a

Urte berriko xedeak

Menane Oxandabaratz

Zenbaitzuk urte bukaeran edo hasieran, egia erran bakoitzak bere metodoa, zerrenda bat osatzen dute edo buruan atxikitzen urtean zehar eginbehar batzuk edo beren izaeran aldaketa pertsonalak kanbiatzeko. Ez ditut xeheki aipatuko xede horiek zein diren, ehun aldiz entzun ditugunak baitira: erretzea gelditu edo kirola hasi... eta nik dakita zer, ororen buru ez direnak sekulan bururaino eramanak! Gero bizian beste xede edo helburu batzuk baditugu azkarragoak, ez direnak zuzenean aitzin aipatu gai horieri lotuak baina gehiago biziaren filosofia edo jendarteko ikusmolde politiko bati. Gauza hori ez da urte bateko xedea baina bizi proiektu batena, gure eguneroko izaeran eginahala zuzena izaitea sinesten dugunean edo artetan aldarrikatzen ditugun punduetan.

Badira ere urtean zehar garai batzuk kexu eta injustizia sentimendu bat sortzen dutenak. Hala nola berrikitan entzun dudalarik Carlos Ghosn, Renault-Nissan-eko zuzendari handia Japonian arrastatua izan dena, 15 milioi euro urtean irabazten dituela! Egia erran ez dakit ere zer erran nahi duen holako diru kopuru baten eskuratzeak. Aldiz segur nizana sumindura bat sortzen zautala jakinez milaka ez bada milioika jende ezin hilabeteak bururatuz ari direla. Pertsona batek enpresa handi baten arduraduna izanik ere, nolaz ikaragarriko soldata eskuratzen ahal duen. Jakinez, azen ontzeko, 2012az geroztik ez duela Frantzian pagatzen zergarik, Herbehereak eskualdean baitu orain bere helbidea ez pagatzeko aberats handien ISF delako zerga.

Beti arlo berean, joan den astean jakiten da Chantal Jouanno, frantses nazional debatea kudeatu behar zuenak, gibel egin duela jakin delarik CNDPeko (Commission Nationale du Débat Public) presidente bezala kasik 15 000 E hilabetean irabazten zituela. Jendea haserre delarik, herritarren erosketa- ahalmena delarik gai nagusia memento huntan. Froga hor dugu Horiz Jauntzien mobilizazioa dela eta, hilabeteak irauten duen borroka hori beti aitzina doalarik. Urtarril erditsutan hasi behar den kontsulta delako hori, martxo arte iraun behar duena, ez da argi xuxen kontsulta hori nola iraganen den, herritarrek zer punduren inguruan erantzun beharko duten. Gai batzuk aitzinatuak dira: trantsizio ekologia, zerga sistema, Estatuaren antolaketa eta herritar demokrazia. Jadanik Herriko Etxe batzuk hasi dira jendeen arrangurak hartzen, hauek gero nork aztertuko ditu? Kondutan hartuak izanen dira? Zer ondorioa edo aldaketa izanen da? Hau guzia lanbrotsu gelditzen da! Xede konkretu batzuen ukaiteko ordez ez ote dira amets batzuk ukan behar bizian? Amets horiek esperantza sortzen ahal dute gauza batzuk aitzina eramaiteko bai eta borroka batzutan parte hartzeko. Horrez gain ametsetan girelarik, eguneroko gogoetetatik urruntzen gira… beste mundu edo planeta batean bagine bezala. Irakurle, edozein izanik zuen xedeak, baliatzen naiz sar-hitz hunen idazteaz urte berri on baten desiratzeko, Herria astekaria irakurriz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3482. zbk

Dantzan ari direnak zozo batzuentzat hartzen dituzte musika entzuten ez dutenek

(Nietzsche)

Gure Hitza | 2019/01/17

Urte berriko xedeak

Menane Oxandabaratz

Zenbaitzuk urte bukaeran edo hasieran, egia erran bakoitzak bere metodoa, zerrenda bat osatzen dute edo buruan atxikitzen urtean zehar eginbehar batzuk edo beren izaeran aldaketa pertsonalak kanbiatzeko. Ez ditut xeheki aipatuko xede horiek zein diren, ehun aldiz entzun ditugunak baitira: erretzea gelditu edo kirola hasi... eta nik dakita zer, ororen buru ez direnak sekulan bururaino eramanak! Gero bizian beste xede edo helburu batzuk baditugu azkarragoak, ez direnak zuzenean aitzin aipatu gai horieri lotuak baina gehiago biziaren filosofia edo jendarteko ikusmolde politiko bati. Gauza hori ez da urte bateko xedea baina bizi proiektu batena, gure eguneroko izaeran eginahala zuzena izaitea sinesten dugunean edo artetan aldarrikatzen ditugun punduetan.

Badira ere urtean zehar garai batzuk kexu eta injustizia sentimendu bat sortzen dutenak. Hala nola berrikitan entzun dudalarik Carlos Ghosn, Renault-Nissan-eko zuzendari handia Japonian arrastatua izan dena, 15 milioi euro urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016