Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Urtarrilaren 17a
Amikuze
"Solidarité Migrants À¢'€'" Elkartasuna Amikuzen" taldearen biltzar nagusia
Elkarte hunek bere urteko biltzar nagusia ibiakoitzean, urtarrilaren 12an, egin du Donapaleun. Duela urte bat eta erdi sortu da, Amikuzerat jiten diren etorkineri laguntza baten ekartzeko. Talde horrek 80 bat kide biltzen ditu eta 35ek parte hartu dute biltzar nagusi hortan. Urteko bilana presentatua izan da. Elkarteak lau etorkineri ekarri du bere laguntza eta errana izan da biziki harreman onak ukan dituela lekuko elkarte eta Herriko Etxe zonbaitekin. Azpimarratua izan da Donapaleuko Herriko Etxeak ekarri laguntza apartamendu bat elkartearen esku utziz, Mazedoniatik jin familia baten aloitzeko. Enpresa batzuk ere aipatuak izan dira eta eskertuak beren laguntza ekarririk lana emanez etorkin batzuri. Eskertuak izan dira ere egun guziz beren laguntza ekartzen duten kideri hauen engaiamendua gabe ez baitira gauzak aitzinatzen. 2019ko urteari begira, "Elkartasuna Amikuzen" taldeak pentsatzen du etorkinen arazoak ez direla ttipituz joanen eta horri begira bere aurrekondua aurkeztu du. Amikuzeko Herriko Etxeak, lekuko taldeak eta orokorki nahiant guziak galdatuak izanen dira, duintasuneko laguntza ekartzeko etorkineri. Bukatzeko, bulegoa berritua izan da: Frantxoa Fleury (lehendakari), JM Arotzarene eta AM Bourdet (Diruzain), T. Aycaguer eta Joelle B (idazkari).
Aiziritzen asteburu aberats baten mentura
Asteburu huntan izanen da mugimendu Aiziritzen! Lehenik ibiakoitzean, urtarrilaren 19an, (19:00) dantza ikusgarri bat eskainia zauku Burgaintzik antolaturik. Hor ariko dira Zarena Zarelako 15 neska gazte. Arrakasta handia duen "Hariz Hari" ikusgarria emanen daukute. Biharamunean, igandean (15:30) bertsularien entzuteko aukera emana zauku. Gai emailea Pettan Prebende izanen da eta bost bertsulari ariko dira: Elixabet Etxandi, Jean Louis Laka, Ricardo Gonzalez Durana, Ramuntxo Christy eta Battitt Crouspeyre. Ondotik Amikuze Kantuz-ek gomitatzen gaitu haiekin kantuz artzera. Astehondar goxo baten pasatzeko parada badugu!
Eleberri lehiaketa Amikuzeko mediatekak antolaturik.
2010az geroztik, Amikuzeko mediatekak eleberri labur lehiaketa bat antolatzen du gai baten iguruan. Huna aurtengo gaia: "2010eko irailaren 25ean mediatekan hartu duzun dokumentua ez duzu oraino ordaindua. Sei hilabete badituzu zazpi orrialdetan zure argitasun sinesgarrienak ekartzeko". Lehiaketa hau uztailaren 1ean bukatuko da. Ea heldu den urtean, euskaraz egiteko aukera ukanen dugun?
Besteak beste...
Ez ahantz "Àƒ'œda batez" dantza ikusgarria, urtarrilaren 25 eta 26an Donapaleuko Saint Louis gelan. Ttxartelak aitzinetik erosten ahal dira turismo bulegoan.











