Egun eta bihar | 2019ko Urtarrilaren 17a

Egun eta Bihar

J-B D

Chantal Jouanno
Chantal%20Jouanno

Bederatzigarrena!

Iragan asteburu hortan bederatzigarren larunbata segidan Parisen eta asko hiritan manifestaldiak bazirela Horiz Jauntzi delako horiekin! Parte hartzea aitzineko zortzian baino aise handiagoa gainerat. Orotarat, 84.000 lagun nunbait han barne-minixtroaren arabera. Eta bortizkeria gutiago hor gaindi, hola hobe segur, nahiz tira-bira pizkor batzu izan diren han-hemenka. Elgarretaratze handienetarik batto (8.000 lagun) Bourges hirian, baizik-eta hiri hori Frantziaren erdi-erdian dela... Beharriak tutatu arte aipatzen daukuten galdeketa handi horrekin bazterrak lasaituko ote dira halere? Ainitz badira ez baitira batere hortarik ari...

Langile goixtiarrak

Trufania ondoko aste hortan, usaia xahar bat berme, Macron presidentak errezebitu du okin edo bollander multxo bat, beti alimaleko arrakasta duen errege- bixkotxa ere jastatu dute elgarrekin. Presidentak laudatu ditu okinak, lan ederra egiten dutela, goizean goiz jeikiz, gauak gau gehienetan, jendeak ogi freskoa ukan dezan argitu orduko... Ederki hori bainan okinak biziki langileak direla erran orduko dena kitzika hasi da baizik eta jende ainitzek ez dutela indar handirik egin nahi, nehor ez goizik jeiki nahi edo aratsetan berant arte lanean arizan... Nortaz ari ote zen? Dena den, zer gauza bitxia hori ere! Jaun presidentak ez du nehori konplimendu bat egiten ahal ondoko ahopaldian beste norbait apaldu gabe!

Johan eta ez johan

Jendeak ukaiten ahal dituen arrangura guzien bilketa bat hasten da beraz aste huntan. Zer emanen duen, hori besterik da... Chantal Jouanno minixtro ohia beharrra ginuen bilketa horren kudeatzaile, gisa hartako batzorde nagusiaren buru izanki-eta bestalde. Bainan hara, halako sukar bat jauzi da, eta eztabada frango piztu, jakin baita batzordeburu bezala hilabetean 14.666 euro irabazten dituela, minixtro batek baino gehiago beraz... Ez omen da funtsean kasu hortan den bakarra! Gainerat, frangok diote delako batzorde berezi hori deusetako ez dela! Dena den, Ikusiz eztabadak hedatzen ari, minixtro ohiak uko egin dio beraz kudeatzaile karguari, etzuela lañoki segurtatzen ahalko holako lana. Bainan delako batzordearen buru segituz halere, beti irabazi berarekin! Horiek hola, delako bilketa eginen da aitzina, Macron presidenta bera sustatzaile kartsu, auzapezen laguntza eskatzen duela denak untsa joan diten. Hortan baigira, Macron jaun presidenta auzapezen beharretan?

Turnatu ditu!

Eta bai, berriz ere aipatu behar dugu Alexandre Benalla delakoa, jakinik turnatu dituela zuzenkontra atxikitzen zituen pasaporte bereziak. Bere abokatari eman omen ditu eta abokatak polizari. Hortan gelditzen ote da ixtorio nahasi hori? Hain segur ez, Benalla auziperatua izanez eta horiek denak xeheki aipatu beharko baitira oraino auzitegi batean. Orduan jakinen da beharbada egia, zendako pasaporte horiek, joan den udan turnatu beharrak, nola berriz eskuratu zituen nolazpait urrian. Noren ganik ote? Eta norbait hori, nornahi izan, bere baitarik jokaturik ala beste norbaitek manaturik?

Gripa

Sasoinekoa dugu hori ere! Gripa hor da... Urte guziz goitxago edo berantxago agertzen dena. Aurtengoa ez omen da hain bortitza orainokoan segurik. Denbora guti barne, eskualde gehienetarat hedatua da haatik. Korsika denik ere gutienik hunkia. Diotenaz, griparen kontrako xertoa ukana dutenak aitzineko urtetan baino gehiago omen dira. Horrek ere zerbait onik baduke...

Izigarria

Errekontru handiak ere gutien ustean gertatzen dira! Joan den goiz batez, Parisen, hiriko gasaren gatik, alimaleko zartatzea izan da etxe batean. Etxea dena funditua, auzoko eraikinak ere ba. Lau hil, horietan bi suhiltzaile, eta zernahi kolpatu, hamar bat handizki hunkiak...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3482. zbk

Dantzan ari direnak zozo batzuentzat hartzen dituzte musika entzuten ez dutenek

(Nietzsche)

Gure Hitza | 2019/01/17

Urte berriko xedeak

Menane Oxandabaratz

Zenbaitzuk urte bukaeran edo hasieran, egia erran bakoitzak bere metodoa, zerrenda bat osatzen dute edo buruan atxikitzen urtean zehar eginbehar batzuk edo beren izaeran aldaketa pertsonalak kanbiatzeko. Ez ditut xeheki aipatuko xede horiek zein diren, ehun aldiz entzun ditugunak baitira: erretzea gelditu edo kirola hasi... eta nik dakita zer, ororen buru ez direnak sekulan bururaino eramanak! Gero bizian beste xede edo helburu batzuk baditugu azkarragoak, ez direnak zuzenean aitzin aipatu gai horieri lotuak baina gehiago biziaren filosofia edo jendarteko ikusmolde politiko bati. Gauza hori ez da urte bateko xedea baina bizi proiektu batena, gure eguneroko izaeran eginahala zuzena izaitea sinesten dugunean edo artetan aldarrikatzen ditugun punduetan.

Badira ere urtean zehar garai batzuk kexu eta injustizia sentimendu bat sortzen dutenak. Hala nola berrikitan entzun dudalarik Carlos Ghosn, Renault-Nissan-eko zuzendari handia Japonian arrastatua izan dena, 15 milioi euro...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016