Herriz Herri - Banka (NB) | 2019ko Apirilaren 18a
Lan eskaintza
Aldudeko ibarreko Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak haur gazte hezitzaile bat xerkatzen du, kontratu mugagabean aritzeko, denbora erdiz, uztailaren 1etik harat.
Aldudeko ibarreko Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak haur gazte hezitzaile bat xerkatzen du, kontratu mugagabean aritzeko, denbora erdiz, uztailaren 1etik harat. Bere lana izanen da haurtzaindegiaren proiektu pedagogikoa praktikan ezartzea taldeko beste kideekin, Baleako Haziak elkarteak finkatu norabideen arabera. "Haur Gazte Hezitzaile" diploma eskatua da eta euskara untsa jakitea beharrezkoa da. CVa eta motibazio gutuna maiatzaren 19ko berantenaz igorri behar dira mailez helbide huntarat: president@ baleakohaziak; edo postaz helbide huntarat: Baleako Haziak, Apezetxea, Karrika, 64430 Banka. Xehetasun gehiagoren ukaiteko, Baleako Haziak elkartearen lehendakaria deitzen ahal da: 06 87 59 98 35










