Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2019ko Apirilaren 18a
Euskal Diasporaz knferentzia apirilaren 27an Bixintxo gelan arratseko 08:00etan
Huna Bixintxo elkarteak eta Herriko Etxeak zer gomita interesgarria luzatzen daukuten. Konferentzia Benoit Etcheverry jakintsuak eremanen du, aipatuz zer den gaurko euskal diaspora, nun diren eta zergaitik, nola harremanetan sartu haiekin...
Huna Bixintxo elkarteak eta Herriko Etxeak zer gomita interesgarria luzatzen daukuten. Konferentzia Benoit Etcheverry jakintsuak eremanen du, aipatuz zer den gaurko euskal diaspora, nun diren eta zergaitik, nola harremanetan sartu haiekin... Benoit Etcheverryk aurkeztuko digu nola 18 urtez izan den lanean gai hunen inguruan. Orain dela aspaldi sartua da munduko euskal etxeen sarean. Gaur egun, laguntzen ditu ere Frantziako euskal elkarte batzuk, izaiteko euskal etxe. Eta gainera, azalduko dauku zer erran nahi duen gaur 'euskal etxe' hitzak. Bere aurkezpena hobetzeko, eginen dauku e re bideo konferentzia bat, Ipar Amerikako euskal etxeen lehendakariarekin (Philippe Acheritogaray), bai eta ere Patagonian den euskal etxe batekin (Rocio Basterra). Zer da euskal diaspora? Euskal Herriko historiaren zati haundi bat, aspaldidanik aipatua izana dena akademikoki eta hor Benoit Etcheverryk proposatuko dauku barnetik ikustea zer izan den atzoko, zer den gaurko eta biharko mugimendu hori. Aurkezpena frantsesez izanen da, bai eta ere euskaraz eta ingelesez... batzutan.










