Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2019ko Apirilaren 18a

Andde Darraidou gizon guziz baliosa

Joan den goiz batez berria burrustan hedatu da bazter guzietarat Andde Darraidou Ezpeletako auzapez ohia pausatu zela kuraia handi batekin jasan duen eritasun luze batek bentzuturik.

Joan den goiz batez berria burrustan hedatu da bazter guzietarat Andde Darraidou Ezpeletako auzapez ohia pausatu zela kuraia handi batekin jasan duen eritasun luze batek bentzuturik. 73 urte beteko zituen heldu den uztailean. Ezpeletan berean segur bainan Iparralde guzian ere biziki ezagutua zen bai eta biziki estimatua. Bertute handiko gizona, gainerat guziz jendekina. Paul Badiola Donibane Lohizuneko auzapez ohiak erraiten zaukun joan den asteburu hortan gizon guti kausitu duela hoin sanoa, hoin argia eta hoin kartsuki emana bere egiteko guzieri. Gazte-gazterik bere aitaren segida hartua zuen Ezpeletako bihotz-bihotzean den Euzkadi jatetxea eta hotela kudeatuz molderik ederrenean, urteak jin eta urteak joan obra frango akulatuz beti arrakasta handia ukan zezaten. Bere familiarekin sail bat guziz goresgarria ereman du hor eta orai Auxtin semeak segitzen du aitzina ildo ber-beretik. 1989-an auzapez hautetsia izan zen eta kargu hori atxiki du 17 urtez. Hor ere obra frango sustatuz kar nasaienarekin. Besteak beste hiribarnearen bazterrez bazter idekia izan den bide hori. Erran gabe doa ainitz bermatu dela ere Ezpeletako biperraren alde, ikusiz bazela hor altxor bat guziz baliagarria, denek gisa hartako indarra egitekotan. Biperraren omenez preseski liburu bat idatzia zuen azken denbora hauetan, azken orraztatze baten emaiteko heineraino eta pentsatzen dugu liburu hori ateratuko dela ondoko egunetan. Gure eskualdeko auzapezen biltzarburu ere egon zen, erakutsiz zoin atxikia zen Euskal-Herriari eta eukaldungoari. Gainerat nola etzituen lagundu Batera plataforma eta Euskal-departamenduaren aldeko urratsak. Beste sail askotan ere, laguntzaile suhar eta jarraikia izana da, Herrikoa, Euskal-Herriko Laborantza Ganbara eta holako egitura batzuk aitzinerat egin zezaten. Andde Darraidou pausatu da ezpeletar andana bat Xinan delarik. Bera ere ibilia zen han gaindi, gogo berarekin, eta aurtengo bidaiaren prestatzen ere arizana. Bidaia hortan gogotik parte hartuko zuen funtsean osagarriak lagundu balu... Bere andreari eta familia guzieri, gure dolumin bizienak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3495. zbk

Argi ederrenak ere deusik ez du balio begiak ez balin badituzu idekitzen ahal.

Arabiar erran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/18

Ubuntu

Peio Jorajuria

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu.

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu. Hilabetekari hortako Aitor Sorreluz arduradunaren lumapean esplikatua zaigu hitz horren erran nahia. Egun batez, antropologo batek afrikar leinu batetako haur multxo bati proposatu zuen joko bat. Arbola baten pean ezarri zuen fruituz betetako otarre bat, haurrek zeinlehenka lasterka joan behar zutela arbolaraino. Eta lehen heltzen zenak saritzat ukanen zuela zare osoa berarentzat. Haurrek, haatik, lasterka abiatzerakoan, eskuak lotu zituzten elgarri eta betan arribatu ziren zuhaitzera. Jarri ziren eta fruituak partekatu zituzten jateko. Antropologoak orduan galdegin zien zergatik molde hortan kurritu zuten, jakinez bakar batek beregana zitzakeela fruitu guziak. Haiek ihardetsi "ubuntu". Afrika hegoaldeko xhosa leinuaren hizkuntzan, hitz horrek erran nahi du 'naizena naiz, zeren gu denak baigira'. Edo, Aitor Sorreluzek dioen bezala, ez dago 'gu' gabeko 'ni'rik. Haurrentzat gauzak argi ziren: nolaz gutarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016