Herriz Herri - Zuraide (L) | 2019ko Apirilaren 18a
Klika Korrika
Zonbat klik ez dugun egiten egunero ordenagailuko saguari!
Zonbat klik ez dugun egiten egunero ordenagailuko saguari! Ezin erran! Oraingoan, aldiz, klika egin dugu Korrikari, gure zangoak luzatuz, urrats oro emanez euskarari hatsa. Senperetik hurbildu zaiku ttipi ttapa, ttipi ttapa, goizeko 9ak hirian, lekukoak airoski zeharkatu du herria, batean Kosta Garaia eta "Zuraide indarrean" elkarteko ordezkariek hartuz, eskolarekin batera, bestean pesta komiteak eta, nola ez, Herriko Etxeko hautetsiek. Aitzineko urtetan argazkian agertzen den Leon Darraidou gure artean zagon. Aurten, aldiz, nahiago izan du Andde bere anaiaren aldean egon, azken oren horietan laguntzeko. Andde pausatu da, oroitzapen hoberena utzirik guri: Euskaldun zintzoa, lan handia eramanik bere sorterrian, Hemen eta Herrikoan, erakaspenez bete gaitu. Euskarari atxikia zen, bere bidetik jarraikitzeko gira lanean ariko. Doluminik bizienak bihurtzen ditugu joaite horrek penetan uzten dituen guzieri.
.174051.jpg)










