Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 18a

Pariseko katedrala sutan

M.L.

Notre Dame katedrala sutan
Notre%20Dame%20katedrala%20sutan

800 urtetan iragan diren gerlak, ezbeha rrak, izurriteak, ihurzuriak ez zirelarik gai izan Pariseko Andre dena Maria katedrala hondatzeko, hona joan den astelehen arratsaldeko zazpiak hamar gutitan sortu den suteak kausitu duela.

800 urtetan iragan diren gerlak, ezbeha rrak, izurriteak, ihurzuriak ez zirelarik gai izan Pariseko Andre dena Maria katedrala hondatzeko, hona joan den astelehen arratsaldeko zazpiak hamar gutitan sortu den suteak kausitu duela. Hain segur ere leku ezin heldu batean sua lotu eta handik hedatu zen sekulako ziztuan katedraleko parte nagusiraino. Suhiltzaileek lehenbizian zioten sua lotu dela erreparakuntzan den katedraleko partean, hots teilatu hegi batean. Fundamentuaren segurtatzeko ikerleek denbora franko hartuko dute dudarik gabe. Dena den, sua kokatu den puntutik dorre nagusiaren barnean, sekulako hedadura hartu du eta su-lamak zeruetan gora luzaz aritu ziren suhiltzaileek gaina hartu aitzin.

Su-lama horiek ikustearekin jendea metatu da hondamendiaren bizitzeko, eta oren bat eta erdi berantago ikusi zuten dorre nagusia erortzen. Pentsa, 750 tona pisu zuen dorrea! handik laster katedraleko teilatuak du amore eman, 210 tona pisu zuen egitura. Beharrik teilatu azpiko zureriak ukaldia atxikitzea kausitu zuten suhiltzaileek; hauek lortu zuten ere sarrerako bi dorre laukidunen sutik bazter atxikitzea.

Pariseko katedralaren eraikitzeko kasik berrehun urte eman zuten, 1163. urtean hasirik. Estilo gotiko desberdinak biltzen ditu, gainera, 1844 eta 1864 arteko berritze lanen kari aldaketatxo batzuk ekarri zizkioten. Artzapezpikutegiak azpimarratu duenez katedral horretan ospatzen dira urtean 2000 elizkizun, eta hauek dirauten lekuetan badabiltzan bisitariek ez dute sartzerik pagatzen. Dorretan gora joaiteko da pagatu behar. Aspaldi du bisitaldi horiek arras ongi antolatuak direla, estatuko kultur eta arkitektura eragile gorenen geriza pean. 2012koa da zenbakia, 12 milioi bisitari urtean. Bisitaldiak zortzi hizkuntza desberdinetan proposatuak dira, ahantzi gabe keinu hizkuntzak bisitari gorrentzat. Hain zuzen joan den asteartean berean Estatuko ondare fundazioak suzkriptzio publiko bat irekia du Pariseko ADM katedrala berreraikitzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3495. zbk

Argi ederrenak ere deusik ez du balio begiak ez balin badituzu idekitzen ahal.

Arabiar erran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/18

Ubuntu

Peio Jorajuria

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu.

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu. Hilabetekari hortako Aitor Sorreluz arduradunaren lumapean esplikatua zaigu hitz horren erran nahia. Egun batez, antropologo batek afrikar leinu batetako haur multxo bati proposatu zuen joko bat. Arbola baten pean ezarri zuen fruituz betetako otarre bat, haurrek zeinlehenka lasterka joan behar zutela arbolaraino. Eta lehen heltzen zenak saritzat ukanen zuela zare osoa berarentzat. Haurrek, haatik, lasterka abiatzerakoan, eskuak lotu zituzten elgarri eta betan arribatu ziren zuhaitzera. Jarri ziren eta fruituak partekatu zituzten jateko. Antropologoak orduan galdegin zien zergatik molde hortan kurritu zuten, jakinez bakar batek beregana zitzakeela fruitu guziak. Haiek ihardetsi “ubuntu”. Afrika hegoaldeko xhosa leinuaren hizkuntzan, hitz horrek erran nahi du ‘naizena naiz, zeren gu denak baigira’. Edo, Aitor Sorreluzek dioen bezala, ez dago ‘gu’ gabeko ‘ni’rik. Haurrentzat gauzak argi ziren: ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016