Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2019ko Apirilaren 18a
Antzerki
Apirilaren 20an, larunbat arratsez (20:30), Victor Haïm-en "La valse du hasard" antzerkia eskainia izanen da La Perle gelan, "En haut du chemin" konpainiako Corinne eta Daniel Crantz aktoreek jokaturik.
Apirilaren 20an, larunbat arratsez (20:30), Victor Haïm-en "La valse du hasard" antzerkia eskainia izanen da La Perle gelan, "En haut du chemin" konpainiako Corinne eta Daniel Crantz aktoreek jokaturik. Istorioa, hau da. Emazte batek bere autoa 220km/orenean gidatzen du lainopean. Istripua saihestezina da. Leku hetsi eta bitxi batean aurkitzen da. Aingeru batek galdeketa joko batean sarrarazten du, zeinetan bere paradisura sartzea edo infernura sartzea den jokoan. Batean liluratzaile, bestean manipulatzaile, galdeketaihardespen araurik gabeko joko batean ariko dira buruz-burukako borroka batean baina zeinaren ondorioz, eternitatea baita hor jokatzen... Antzerkilariek "geroko" biziaren ikusteko molde sentsible, arina eta hunkigarri bat partekarazten daukute. "Zergatik ukan genezazke haraindian, lur honetan bezain bateko ihardespen zoroagorik?" dio antzerki honen autoreak. Prezioa: 13€ orokorrean edo 12 urtezpekoek 5€, urririk 3 urtezpekoek. Euskoak onartuak. Erreserbatzeak: Hiriburuko Herriko Etxea 05 59 44 15 27 edo @: communication@saintpierredirube. fr. Txartelak: Herriko Etxean (plaza berri 1, 64990 Hiriburu) edo ikuskizun egun berean, La Perle gelan. Txartelen saltzeko tokia ikuskizuna hasi baino oren bat lehenago irekiko da. Antolatzaile: Herriko Etxea.











