Hegoaldean | 2019ko Apirilaren 18a
Korrika 21.a
Mundu bat bildu da joan den igandean Gasteizen, korrika 21.ari bukaera jendetsua bezain alaia emateko.
Mundu bat bildu da joan den igandean Gasteizen, korrika 21.ari bukaera jendetsua bezain alaia emateko. Lekukoaren barnean zegoen mezua eta haren egilea isilpean atxikiak izan dira azken memento arte, eta misterioa argitu delarik, esku zartaz lehertu dira bazterrak. Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertsolari txapeldunak idatzia zen mezua eta berak irakurri du, euskarari bere lekua eman eta emanarazteko galdeginez.











