Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Apirilaren 18a

Kontseiluko biltzarra

Juan den ortzegunean iragan da eta gutienik erran daikeena oso luze eta minberatsua izan dela. Mintzagai nagusi gehienak finantzetaz, ekintza ekonomikoetaz eta aurtengo aitzinkonduetaz ziren.

Juan den ortzegunean iragan da eta gutienik erran daikeena oso luze eta minberatsua izan dela. Mintzagai nagusi gehienak finantzetaz, ekintza ekonomikoetaz eta aurtengo aitzinkonduetaz ziren. Hasieratik oposiziokoek beren kolorea erakutsia zuten erranez ezin zituztela onartu konduak asko arrazoin desberdinen gatik. Bakotxak bere ikusmoldea. Nunbait diru ixtorio delarik kezka handiak agertzen dira, frogatuak edo berdin ez. Kontra bozkatze eta abstentzio askorekin onartuak izan dira halere zonbait. Aurtengo aitzinkonduek, bai funtzionamenduan, bai inbertsioetan, dute kontra boz gehiena bildu (bakotxak 12). ''Uztaritze Bai'' (auzapezaren taldea) taldetik berexiak diren bost hautetsiak ere kontra altxatu dira, bakotxak bere aldarrikapenak euskara hutsean emanik. Euskaldun ez diren hautetsien errespetuz auzapezak eskatu diotelarik itzulpen labur bat egitea frantsesez, ezetza eman dute garbiki taldetxoaren koherentziaren izenean eta xutiturik etxera sartu dira azken gaietan parte hartu gabe. Zertarako den auzi hori ez da garbiki ageri, demisio edo gehiago gogordura? Arrisku bat ere gerta daiteke hor, berdin prefetak ondotik erabakiak ez onartzea. Geroak erranen. Azken gaiak halere aho batez onartuak izan dira segidako gai hauetaz: oihanarentzat diru laguntza eskaera; aisialdi zentroko eta eskolaldiaren inguruko harreren tarifen onartzea; Purgun lur zati baten erostea; Guadalupen karrika baten izendatzea; ''konfiantzazko eskola baten alde'' legearen kontrako mozioa onartzea. Bukatzeko, Euskal Elkargoak hartu erabaki bat okzitaniera hizkuntzari buruz, hau herriek onartzea eskatua bai tzen, hemen ere onartua izan da. Hurrengo biltzarra maiatzaren 23an.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3495. zbk

Argi ederrenak ere deusik ez du balio begiak ez balin badituzu idekitzen ahal.

Arabiar erran zaharra

Gure Hitza | 2019/04/18

Ubuntu

Peio Jorajuria

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu.

Martxoko Arantzazu aldizkaritik hartu dut editorial hunen izenburua: Ubuntu. Hilabetekari hortako Aitor Sorreluz arduradunaren lumapean esplikatua zaigu hitz horren erran nahia. Egun batez, antropologo batek afrikar leinu batetako haur multxo bati proposatu zuen joko bat. Arbola baten pean ezarri zuen fruituz betetako otarre bat, haurrek zeinlehenka lasterka joan behar zutela arbolaraino. Eta lehen heltzen zenak saritzat ukanen zuela zare osoa berarentzat. Haurrek, haatik, lasterka abiatzerakoan, eskuak lotu zituzten elgarri eta betan arribatu ziren zuhaitzera. Jarri ziren eta fruituak partekatu zituzten jateko. Antropologoak orduan galdegin zien zergatik molde hortan kurritu zuten, jakinez bakar batek beregana zitzakeela fruitu guziak. Haiek ihardetsi “ubuntu”. Afrika hegoaldeko xhosa leinuaren hizkuntzan, hitz horrek erran nahi du ‘naizena naiz, zeren gu denak baigira’. Edo, Aitor Sorreluzek dioen bezala, ez dago ‘gu’ gabeko ‘ni’rik. Haurrentzat gauzak argi ziren: ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016